2019ko irailaren 3a

Chivite Lehendakariak eta Iruñeko alkateak bat egin dute hiritarren onurarako erakundeen arteko elkarlanean sakontzeko beharrean

Exekutiboko buruak Nafarroako herrietako arduradunekin duen lehen topaketa izan da
María Chivite eta Enrique Maya.
camera_alt María Chivite eta Enrique Maya.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

María Chivite, Nafarroako Lehendakaria, eta Enrique Maya, Iruñeko alkateak bat egin dute gaur foru Administrazioaren eta tokiko entitateen arteko elkarlan eta elkarrizketetan sakontzeko beharrean. Guztia, Foru Komunitatearen garapenean eta aurrerapenean eta gizartearen ongizatean aintzinatzeko helburuarekin.

María Chivitek beraren bulegoan hartu du gaur Enrique Maya, foru Exekutiboko buruak nafar herri nagusietako udal ordezkariekin izanen dituen topaketetako lehendabizikoan.

Batak zein besteak komenigarritzat jo dute Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak elkarrizketa arina izan eta ekintznnk etengabeko koordinazioa mantentzea, izan ere, herritar berberen zerbitzuan egonda, biek aurre egin behar diete erronka berei.

Halaber, normaltasun instituzionalezko harremanei eustea adostu dute, bi erakundeen buruan daudenen erantzunkizunari dagokion gisara.