2019ko irailaren 2a

Hezkuntzak 2018-2019 ikasturteko Batxilergoko lau sari berezi esleitu ditu

Santa María la Real ikastetxeko Jon Lecumberrik, Larraonako Álvaro Lasartek, Nuestra Señora del Huertoko Nerea Nagorek eta Irabiako Miguel Ángel Arméndarizek jaso dituzte

Jon Lecumberri San Martín Iruñeko Santa María la Real ikastxeko ikasleak, Álvaro Lasarte Vivas Claret Larraonako ikasleak, Nerea Nagore Ortega Nuestra Señora del Huertoko ikasleak eta Miguel Ángel Armendáriz Armenteros Irabiako ikasleak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emaniko 2018-2019 ikasturteko Batxilergoko sari bereziak jaso dituzte.

Sariak 2018-2019 ikasturtean Batxilergoa 8,75 puntuko batazbestekoa edo gorakoko emaitzarekin amaitu duten ikasleen artean banatzen dira. Saria esleitzeko probak pasa den ekainaren 17an egin ziren Iruñeko Basoko BHIn. Aurten 88 ikaslek hartu dute parte aukerakea probetan.

Aukeraketa prozesuan hiru ariketa egin dituzte ikasleek: idatziz gai bat garatu hizkuntza eta historiaren artean aukeratuz; kultura, literatura eta gramatikarekin lotutako galderei erantzunak; eta izena ematerakoan aukeratutako irakagasgai ardatzekin lotutako ariketa praktikoak edo idatziz gaien garapena.