Descárgate la app
Hezkuntzak Sarrigurengo BHI berria eraikitzeko lanak amaitu ditu
2019ko abuztuaren 30a
Hezkuntzak Sarrigurengo BHI berria eraikitzeko lanak amaitu ditu
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak ostiral honetan, abuztuak 30, Sarrigurengo Institutu berriaren obrak jaso ditu, behin horiek amaituta. Rio Valle Construcción y Obra Pública enpresak aurreikusitako epean amaitu ditu lanak eta ikastetxe berriak datorren astean zabalduko ditu ateak.
Lanak, 5.404.704,58 euroko esleipeina izan dute, 2018ko azaroaren 13an hasi ziren eta institutuaren lehendabiziko fasea eraikitzea izan dute xede.
Ikastetxe berriak Sarriguren eta Eguesibarrean dagoen hezkuntza eskaerari erantzuna ematea du asmo. Lehendabiziko fase honetan DBH eta Batxilergoko beharrizanei emango zaie erantzuna 6 lerro ezarriz eta irakaskuntza gauzatzeko beharrezko azpiegiturak izanen ditu: liburutegia, musika, informatika, plastikarako gela zehatzk, laborategia, etab, kirol instalazioak (soinketarako gela, aldagelak), zein irakasleentzako eremuak eta espazio orokorrak (biltegia, bulegoa, garbiketarako gelak, etab.).
Ikastetxe berriaren gelak Eizmendi kalean daude kokatuak eta DBHko lehen mailako lau lerroretako (bi gaztelaniaz eta bi euskaraz) eta bigarren mailako bi (bat gaztelaniaz eta bestea euskaraz) ikasleekin ekingo dio lanari. Bigarrengo fase batean Batxilergoko 2. mailako ikasleak hartuko ditu.
Eizmendi kalean eraikitako ikastetxe berriak 8.423,70 metro karratuko azalera du.