2019ko abuztuaren 29a

Nafarroako Pirinio aldeko 36 herrik banda zabaleko konexioa izanen dute urte bukaeran eta 2020aren hasieran

Cigudosa kontseilariak Banda Zabalaren Plan Zuzentzailean emandako aurrerapausoen berri eman du gaur Erron, ibarreko agintariekin eta Nafarroako Pirinioko udalekin izandako bilkuran
Cigudosa kontseilariaren adierazpenak Banda Zabalaren Planari buruz Irudi galeria

Erroibarko eta Nafarroako Pirinioko 36 udalerritako bizilagunek 100 mbps-tik gorako abiadura duen banda zabaleko konexiorako sarbidea izanen dute 2019a bukatu baino lehen edo 2020aren hasieran. Halaxe aurreratu du Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosak gaur goizean Erroibarko Udaletxean, eskualdeko zein Nafarroako Pirinioko ibarretako udal ordezkariekin izandako bilkuran.

Erroibarko eta Nafarroako Pirinioko 36 udalerritako bizilagunek 100 mbps-tik gorako abiadura duen banda zabaleko konexiorako sarbidea izanen dute 2019a bukatu baino lehen edo 2020aren hasieran. Halaxe aurreratu du Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosak gaur goizean Erroibarko Udaletxean, eskualdeko zein Nafarroako Pirinioko ibarretako udal ordezkariekin izandako bilkuran.

Gaur goizeko topaketan, Cigudosa kontseilariarekin izan dira Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusi Guzmán Garmendia; NASERTICeko zuzendari kudeatzaile Iñaki Pinillos; Erroibarko alkate Enrique Garralda, Erroibarko kontzejuetako gainerako alkateak eta Auritz, Orreaga, Esteribar eta Artziko udal ordezkariak.

Hauexek dira datozen hilabeteotan banda zabaleko konexiorako sarbidea izanen duten udalerriak 4.000 biztanle inguru dituzte: Lintzoain, Loizu, Orondritz, Zilbeti, Esnotz, Leranotz, Zuriain, Zabaldika, Urtasun, Urdaitz, Agorreta, Arleta, Eskirotz, Eugi, Ilarratz, Inbuluzketa, Iragi, Irotz, Irure, Osteritz, Saigots, Ibilzeta, Sartze, Abarregaina, Abaurrepea, Aurizberri, Erro, Espartza Zaraitzu, Larrasoaña, Zubiri, Ezkaroze, Garaioa, Itzaltzu, Jaurrieta, Otsagabia eta Orontze.

Sare korporatiboa hedatzea da Nafarroako Banda Zabalaren Plan Zuzentzailean aurreikusitako neurrietako bat, Nafarroako Gobernuaren egoitzei konexioa emateko eta, era horretara, zerbitzu publikoetarako sarbidea erraztu eta administrazioaren eraginkortasuna areagotzeko. Modu honetara 34 herrietan kokatutako zerbitzu publikoetako 67 egoitzek, esaterako osasun etxe, ikastetxe, liburutegi zein bestelako bulegoek abiadura azkarragoko konexioak izanen dituzte.

Gainera, Gobernuak beharrezko azpiegitura ezarri du telekomunikazioetako operadoreek zerbitzuak hedatu eta erabiltzaileei belaunaldi berriko sareetarako sarbidea eskaini ahal diezaieten, Nafarroako landa eremuetan 5G teknologiaren atxikitze goiztiarra erraztuz.

Kontseilariaren adierazpenak

Honela, Nafarroako Gobernuak aurrera egin du Nafarroako Banda Zabalaren Plan Zuzentzailean kokapen geografikoaren araberako eten digitala deuseztatu eta Nafarroako herritar guztiei sarearen kalitate eta abiadurari dagozkion aukera berberak eskaintzearen alde ezarritako helburuan. “Bertatik bertara egiaztatu ditugu Banda Zabalaren Planaren hedapenean emandako aurrerapausoak eta konexioa etxeetaraino eta enpresetaraino helazteko gelditzen zaigun azken urratsa”, ziurtatu du Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren titular Juan Cruz Cigudosak.

Horren harira, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak berariaz nabarmendu du foru Exekutiboak “eraldaketa digitala esparru guztietara hedatzearen alde egindako apustua, landa-eremua, nekazaritza, abeltzaintza eta ustiategi txikiak barne harturik”, eta argi utzi du, “orografia gorabeheratsua izan arren, Nafarroa konektibitateari buruzko sailkapen guztietako buru izanen dela, ikasle, langile, erretiratu, enpresa, administrazio eta Pirinioko herritar guztien mesedeko aukera-berdintasunari buruzko rankingak lideratuz”.

Azkenik, kontseilariak azpimarratu du “Nafarroako Gobernuak Pirinioan Banda Zabaleko konektibitatearen alde hartu duen konpromisoa, funtsezko oinarria baita herrien bizimodua eta enplegagarritasuna sustatzeko eta despopulazioaren aurka borrokatzeko”.

Gaur izandako bilkuraren ondoren, kontseilariak aurreratu du luze gabe Erronkariko Ibaxako udalekin bilduko dela zerbitzua Pirinio osoan betetzeko xedez, izan ere, “Nafarroa osoa 100 Mbps-rainoko abiadurak izanen dituzten belaunaldi berriko konexioekin lotzeak 5G teknologia Nafarroara erakarri eta gure udalerri guztien lehiakortasunaren atea irekiko du”, adierazi du kontseilariak.

Banda Zabaleko Sarea

Teknologia berrien onurak herritarrei, administrazioari eta enpresa-sareari helaraztea da Nafarroako Banda Zabalaren Plan Zuzentzailearen xedea, honako lau helburu estrategikoen bitartez: lurraldea egituratzea banda zabaleko azpiegituren eta zerbitzuen hedapenaren bidez; Nafarroako Gobernuaren eta toki administrazioen egoitzen konektibitatea hobetzea, herritarrei zuzendutako zerbitzuak ere hobetuz, eta eremu guztietako garapen ekonomikoa erraztea.