2019ko abuztuaren 29a

Euskal mitologia eta ingurumena eta XXI. mendeko hiria, nafar unibertsitateek antolatutako hurrengo udako ikastaroetako gaiak

Nafarroako Unibertsitateko Museoan eta Kondestable Jauregian izanen dira irailaren 2tik 6ra

Datorren astean Nafarroako Gobernuak unibertsitateekin batera antolatutako udako bi ikastaroei emanen zaie hasiera. “Euskal Mitologia eta Ingurumen Heziketa”, Nafarroako Unibertsitateak antolatutako euskerazko ikastaroa, irailaren 2tik 6ra izanen da Nafarroako Unibertsitateko Museoan. “Subjektuaren lantegia: hiria XXI. Mendean”, irailaren 2tik 4ra izanen da Iruñeko Kondestable Jauregian.

-“Euskal Mitologia eta Ingurumen Heziketa” ikastaroaren helburua euskal mitologiaren eta ingurumen-hezkuntzaren (IH) arteko sinergia ezartzea da, bien edukiak eta helburuak sustatzeko. Euskal mitologiak eskaintzen duen kultura-ondarearen bidez ingurumen-edukiak lantzeko aukera gaur egun ditugun ingurumen-arazo larriak konpontzeko modu berria izan daiteke. Aldi berean, IHk euskal kulturaren edukiak lantzeko aukera eskaintzen du, ondare-eduki garrantzitsuak, hala nola euskal mitologiak aurkezten dizkigun edukiak. Nafarroako unibertsitateetako ikasle eta irakasleei, ingurumen-hezitzaile eta herritar guztiei dago zuzendua ikastaroa.

-“Subjektuaren lantegia: hiria XXI. Mendean”: Gaur egungo hirien edo metropoli ondoko hirien funtzionamendua ulertzeko, XXI. mendeko fabrika biopolitikoak izanda, lehenik eta behin, alde batera utzi behar da hiriak erabaki politikorako gisa (polis grekoa) erabiltzearen mitoa, eta baita ekoizpen/kontsumo dikotomiarena ere bai (XIX. mendeko metropolia). XXI. mendeko hiriak gaur egungo gobernantza publiko-pribatuek sortu dituzte benetazko I+G+b eNpresa gisa, produzkio-zirkulazio-kontsumo zikoaren optimizatzeaz arduratzeko, Bourdieuk deskribatutako kapital-balioaren hiru modutan: dirua eta finantzen kapital ekonomikoa, ikerketa eta jakintzaren kapital kulturala, eta kapital sozio-sinbolikoa. Subjektuaren lantegi hauetaz arduratu ahal izateko, diziplina arteko ikuspegia hartu behar da, arkitektura, artea, kultura, zuzenbidea, filosofia, historia, ingeniaritza, soziologia eta hirigintza eta lurralde-antolamendua barne hartzen dituena.

Kurtso hauen inguruko informazio gehiago izateko eta matrikula egiteko: https://udakoikastaroak.navarra.es/