Descárgate la app
Hezkuntzak dirulaguntzetan 3 milioi euro banatu ditu Foru Komunitateko 51 Udal Musika Eskolen artean
2019ko abuztuaren 27a
Hezkuntzak dirulaguntzetan 3 milioi euro banatu ditu Foru Komunitateko 51 Udal Musika Eskolen artean
Hezkuntza Departamentuak 3.000.000,00 euro banatu ditu 51 Udal Musika Eskolen artean. Dirulaguntza deialdiaren ebazpena gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Musika Eskolen dirulaguntzen deialdiak helburu du, musika ikasketa ez arautuak ematen dituzten eskolen mantenu eta funtzionamendu gastuak partzialki finantzatzea. Modu honetara, ikasleak ikastetxe horietara sartzeko baldintza materialak hobetuz, eta epe ertainera udal musika eskoletako ikasleek musikako ikasketa ofizialak egitera bideratuz, Goi Mailako Eskoletara. Gainera, araututako musika ikasketa gutxi eskaintzen dituzten udal musika eskoletan instrumentu espezialitateak mantendu eta ezartzea ahalbidetzen da.
Eskaera egiten duten musika eskolek gehienez 3.000 euro jasoko dute 2017-2018 ikasturtean eskolan matrikulatu eta 2018-2019 ikasturtean lanbideko edo goi mailako musika ikasketa arautuen ikastetxe batean sartzen den ikasle bakoitzeko.