2019ko abuztuaren 16a

Santos Indurain kostseilariak osasun arloko ordezkariekiko harreman txanda hasiko du Nafarroako Medikuen Sindikatuarekin bilera batekin

Datozen asteetan, indar sindikalekin, elkargoekin, elkarteekin, sozietatekin eta Nafarroako osasunaren beste ordezkari batzuekin bilduko da

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak osasun arloko ordezkari ezberdinekiko mantenduko duen harreman txanda hasi da Nafarroako Medikuen Sindikatuko (SMN) ordezkariekin bilera batekin. Gaur ospatutako elkarretaratzean Santos Indurain kontseilariak eta Osasun Departamentuaren jarduneko zuzendari nagusia den Luis Gabilondok parte hartu dute, eta Alberto Pérez eta Aurelia Mena Nafarroako Medikuen Sindikatuaren aldetik.​​​​​​​