Descárgate la app
Datorren abuztuaren 26an berrekingo zaie irailera arte luzatuko diren udako ikastaroei
2019ko abuztuaren 16a
Datorren abuztuaren 26an berrekingo zaie irailera arte luzatuko diren udako ikastaroei
Abuztuko azken astean berrekingo zaie Nafarroako unibertsitateek antolaturiko udako ikastaroei, eta irailaren amaierara arte luzatuko dira. Hainbat gai lantzen dituzten ikastaroak euskaraz eta gaztelaniaz egin ahal izanen dira, eta hauek dira:
“Montessori Pedagogia: material didaktiko batzuk baino askoz gehiago” (euskarazko ikastaroa, abuztuaren 26an eta 27an, Kulturgunen, Berriozarren). Helburua, Haur Hezkuntzako haurrei laguntzea da, beraien independentzia, autonomia, ordena, koordinazioa, kontzentrazioa, autokontrola, motrizitate fina eta zentzumenen fintasuna garatzen.
Ikastaroa, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Montessori pedagogian interesa duen orori dago zuzendurik.
“Euskal Mitologia eta Ingurumen Heziketa” (euskarazko ikastaroa, irailaren 2tik 6ra, Nafarroako Unibertsitateko Museoan): Ikastaroaren helburua euskal mitologiaren eta ingurumen heziketaren arteko sinergia ezartzea da, bien edukiak eta helburuak sustatzeko. Ikastaroa Nafarroako unibertsitateetako (NUP, UNED eta Nafarroako Unibertsitatea) ikasle eta irakasleei, Ingurumen hezitzaileei eta herritar guztiei dago zuzendurik.
“Bizitzea, ongizatea eta ongi-bizitzea” (gaztelaniazko ikastaroa, abuztuaren 26tik 30era, NUPen): NUPeko Unibertsitate Osasuntsuaren Planetik sortu den proposamena Henri Lenaerts Fundazioarekin batera eginen da, eta gure buruari, ongizate indibiduala eta kolektiboa zer den eta bi dimentsioak ikuspegi errukiorretik nola aberastu ditzakegun galdetzea proposatzen du. Proposamenak, izaki fisiko, emozional, espiritual eta arrazional gisa hartzen ditu pertsonak, eta generoak baldintzatzen duen ingurune sozialean garatzen dira. Horrek gertatzen dena hobeto ulertzen lagunduko digu.
Ezagutza bilatzen duten pertsonei dago zuzendurik: irakasleak, ikasleak, osasun arloko langileak, gizarte, arte, ekonomia… arlokoak, kazetariak, publizitateko profesionalak…
“Escape Room atomikoa” (gaztelaniazko ikastaroa, abuztuaren 26tik 30era, Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Fakultateko Kimika Laborategietan): Escape Games direlakoak 2007an sortu ziren Japonian, eta hainbat enigma logikotan datzate, parte-hartzaileek espazio itxi batetik irten ahal dezaten. “Escape room” horiek gero eta ezagunagoak ari dira bilakatzen azken urteotan. 2012an, elementu zientifikoak sartu ziren lehen aldiz, ebatzi beharreko enigmen parte gisa.
Kimika ezagutzeko interesa duten 16 urtetik gorako pertsonei eta Bigarren Hezkuntzako Zientzien Arloko irakasleei dago zuzendurik.
“Moda-marrazketa tailerra” (gaztelaniazko ikastaroa, abuztuaren 29tik 30era, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskola Teknikoan): Tailerraren helburua ikaslea modaren adierazpen grafikoaren eremura hurbiltzea da. Saio bakoitzak klase teoriko bat izanen du, eta, bertan, moda-marrazketarekin zerikusia duten kontzeptuak landuko dira —hala nola proportzioa, eskala, konposizioa, estilizazioa, etab.—, eta ezagutza horiek jardunbide praktiko batean aplikatuko dira.
Hartzaileak, marrazkian eta modan interesa izan arren gaia sakon ezagutzen ez duten pertsonak dira. Eta baita moda, arte, diseinu edo arkitektura ikasleak ere.
“Subjektuaren lantegia: hiria XXI. mendean” (gaztelaniazko ikastaroa, irailaren 2tik 4ra, Condestable Jauregian). Ikastaro honetan, alor horiekin erlazionaturiko ikertzaile adituek hirien funtzionamenduan izandako aldaketa nagusiak aztertuko dituzte. Besteak beste, herritarrek espazio publikoan dituzten erabilera soziopolitiko berriei buruz hausnartuko dute, administrazio publikoek hori kudeatzeko moduari buruz, eta baita morfologia eta identitate politikoaren arteko harremanei eta gaur egun gizarte-bereizketa gertatzen den moduari buruz ere. Diziplina arteko eztabaidak errazteko, ikastaroa gaikako sei mahairen inguruan antolatuko da: Hiria eta publikoa, Artea eta kultura hirian, Teknologia eta hiria, Hiria eta ingurumena, Hirirako eskubidea eta Hiri banandua.
Publiko hartzailea, lehenik eta behin, Arkitektura, Diseinu, Zuzenbide, Filosofia, Filosofia-Politika-Ekonomia, Historia, Artearen Historia, Humanitate, Geografia eta Soziologia ikasleak dira. Horrez gain, espazio publikoarekin eta hiri-birsorkuntzarekin edo/eta birgaitzearekin eta, oro har, kulturarekin zerikusia duten pertsona guztiek osaturiko publikoa dago, Administrazio Publikoko teknikariak eta kanpoko profesionalak barne.
“Biblia tradizio kulturalean eta kultura garaikidean” (gaztelaniazko ikastaroa, irailaren 2tik 6ra, Iruñeko Condestable Jauregian).
Ikastaroaren helburua Bibliak tradizioan eta sormen literarioan, artistikoan eta musikalean bete duen tokia erakustea da, historian zehar eta azkenaldian.
Ikastaroa, Biblia bereziki, eta baita kultura-tradizioa eta kultura garaikidea ere, ezagutzeko, eta ezagutza hori gaur egungo fenomeno literarioetan, artistikoetan eta musikaletan orientatzeko edo sormena bultzatzeko erabiltzeko interesa duten pertsona guztiei dago zuzendurik.
Ikastaro hauei eta ondoren emanen direnei buruzko informazioa eta matrikula egiteko aukera helbide honetan aurki daitezke: