Descárgate la app
Hamaika idazkari nagusi teknikoren izendapenak
2019ko abuztuaren 14a
Hamaika idazkari nagusi teknikoren izendapenak
Nafarroako Gobernuak, hamaika Idazkaritza Nagusi Teknikoen titularrak izendatzeko beste horrenbeste foru dekretu onetsi ditu gaurko saioan. Idazkaritza horiek Zerbitzu zuzendaritza maila izango dute
Gaur izendaturiko idazkari nagusi teknikoen zerrenda hau da:
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua: Javier Martínez Eslava
- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua: Juan De Pablo Fernández
- Lurralde Kohesiorako Departamentua: Martín Orradre Artieda
- Ekonomia eta Ogasun Departamentua: José María Cebrián Jiménez
- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua: Miguel Ángel Pérez García
- Hezkuntza Departamentua: Beatriz Ayerra Gamboa
- Eskubide Sozialetako Departamentua: Ignacio Iriarte Aristu
- Osasun Departamentua: María Pilar García García
- Herritarrekiko Harremanetako Departamentua: José Miguel Gorricho Ochoa
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua: Pilar Álvarez Asiáin
- Kultura eta Kirol Departamentua: José Miguel Gamboa Baztán
Halaber, behin behineko izaerarekin, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko idazkaritza nagusi teknikoak, Migrazio Politiketako eta Justiziako eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentu berriei behin behineko arreta ematea erabaki da, Nafarroako Gobernuak Departamentu horietako idazkaritza nagusi teknikoetarako titularrak izendatu arte.