2019ko abuztuaren 10a

Ederbidea Bizikleta Logistika Zentro berriak ateak irekiko ditu datorren udazkenean Latasan

Imotz haraneko herriko tren geltokiko biltegi zaharra Plazaolako eta Bidasoako pista berdeen arteko lotura gune nagusia bihurtuko da, eta Eurovelo 1 Europako bidegorriaren mugarri garrantzitsu bat izango da
 Gustavo Ortiz de Barrón, gerente del Consorcio Turístico de Plazaola; 
 José Manuel Zubillaga, alcalde de Araitz; Ana Lizarraga, directora del 
Servicio de Marketing Turístico, Alfredo Alzueta, alcalde de Imotz; Josean 
Iturralde, exalcalde de Imotz; Mikel Huarte, alcalde de Larraun; Julen 
Beunza, concejal de Basaburua; Ana Andueza y Asun Arribillaga del Consorcio 
Turístico del Plazaola, Elena Irigoien técnica de Mendialdea-Cederna e Ibon 
Mimentza, Gerente de Cederna Garalur.
Gustavo Ortiz de Barrón, gerente del Consorcio Turístico de Plazaola;  José Manuel Zubillaga, alcalde de Araitz; Ana Lizarraga, directora del Servicio de Marketing Turístico, Alfredo Alzueta, alcalde de Imotz; Josean Iturralde, exalcalde de Imotz; Mikel Huarte, alcalde de Larraun; Julen Beunza, concejal de Basaburua; Ana Andueza y Asun Arribillaga del Consorcio Turístico del Plazaola, Elena Irigoien técnica de Mendialdea-Cederna e Ibon Mimentza, Gerente de Cederna Garalur.​​​​​​​  Deskargatu irudia Irudi galeria

Gaur larunbat goizean, abuztuak 10, Latasako tren geltokiko biltegi zaharra Bizikleta Logistika Zentro gisa egokitzeko lanak aurkeztu dira. Lan hauek mugikortasun iraunkorrari eta zikloturismoari buruzko Ederbidea (Interreg POCTEFA) mugaz gaindiko proiektuaren barruan daude. Bere helburua Plazaolako pista berdearen txirrindularitzarako potentzial handia garatzen lagunaraztea da. Instalazioak moldatzeko 131.674,24 euroko inbertsioa egin da, eta datorren irailaren amaieran egon daitezen zerbitzuan espero da. Instalazioek txirrindulariei eta kirolariei zuzendutako zerbitzuak eskaintzea eta inguruko bizitza soziala eta kulturala bultzatzea helburu dute​​​​​​​