Descárgate la app
Motor-gidarientzako gidaritza segururi buruzko ikastaro berria Los Arcos zirkuituan
2019ko abuztuaren 8a
Motor-gidarientzako gidaritza segururi buruzko ikastaro berria Los Arcos zirkuituan
Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin eta Nafarroako Bide Segurtasuneko Estrategiaren (ENSV) bitartez, 125 cc baino gehiagoko motozikleten gidarientzako gidaritza segururi buruzko ikastaroa antolatu du, motozikletarren erabileran trebetasuna hobetzeko eta oro har segurtasun handiagoa lortzeko helburuekin.
Ikastaro hau 2019ko uztailaren 1a baino lehen Nafarroako edozein udalerritan auzo administratiboa duten pertsonei zuzenduta dago eta doakoa da.
Las personas asistentes aprenderán nociones prácticas tales como las técnicas de control y dominio de motocicleta, los tipos de frenada, el posicionamiento en tráfico urbano e interurbano, o la trazada en función de las circunstancias.
Ikastaroa lehen Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia izena zeukan Nafarroako Gobernuko Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak duela hiru urte sinatutako trafiko eta bide segurtasunaren arloetan lankidetzan aritzeko protokoloaren barruan dago. Ekimenak motozikleten gidaritza segurua hobetzera zuzendutako hainbat ariketa biltzen ditu. Bertaratuko direnek nozio praktikoak ikasiko dituzte, hala nola motozikleta kontrolatzeko eta menderatzeko teknikak, balaztatze motak, hiri eta hiriartekoa trafikoan nola kokatzen, edo zirkunstantzien araberako trazadura.
Ikastaroa irailean (7, 8 eta 14 egunetan) eta urrian (27 egunean) egingo da, 15: 00etatik 19: 00etara.
El plazo de inscripción está abierto y puede realizarse rellenando el siguiente formulario:
Izena emateko epea zabalik dago eta ondorengo formularioa betez egin daiteke:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfnyUIWG6m7Ds1vt-BS0g3mNv-j5utY0aEo9_srrVVZJbMSAg/viewform
Istripuen saldoa
2010. urteaz geroztik 41 hildako izan dira Nafarroako errepideetan, eta ENSVk mota honetako ikastaroen bidez murrizten saiatuko da. Halaber, 2019an zehar jada 3 hildako izan dira motozikleta istripuetan.