Descárgate la app
Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialistaren (ETE) 17 plaza deitu dira Osasunbidearako
2019ko abuztuaren 6a
Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialistaren (ETE) 17 plaza deitu dira Osasunbidearako
Nafarroako jarduneko Gobernuak Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialistaren (ETE) 17 plazaren lehiaketa-oposizioa deitu du (funtzionario erregimena) Osasunbidean aritzeko. Deialdia jarduneko Osasun kontseilariak uztailaren 15ean emandako 257E/2019 Foru Aginduaren bidez onartu da, eta gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Probak datorren abenduan egitea aurreikusten da.
Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskaerak bihartik hasi eta irailaren 5era bitarte (hori barne) aurkeztu ahal izango dira. Helburu horretarako 26 euroko tasa ezarri da, eta hortik salbuetsita geratuko dira %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak eta enplegu-eskatzaile bezala izena emandako pertsonak gutxienez deialdia argitaratu aurreko hilabete batean horrela egonez gero.
Deialdiaren testuan agertzen dira hautagaiek bete beharreko baldintzei buruzko informazio osoa, probaren ezaugarriak eta gai osoak, besteak beste.
Deialdiaren bitartez, halaber, lanpostu horiek aldi baterako kontratazioarekin edo aldi baterako barne sustapenaren bidez betetzeko hautagaien zerrendak eratuko dira.
17 plaza huts
17 plazak hiru txandatan banatuko dira: 7 plaza txanda librerako, 8 plaza sustapen-txandarako eta 2 plaza erreserba-txandarako, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzat.
Sustapen-txandan plaza hutsak geratzen badira hautagaiek hautapen-probak gainditzeko gutxienez eskatutako puntuazioa ez lortzeagatik, plaza horiek txanda librearen bitartez beteko dira.
Modu berean, desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako erreserba-txandako plazak hutsik geratuz gero hautagaiek eskatutako gutxieneko puntuazioa ez betetzeagatik, dagokion txandara igaroko dira deialdiaren oinarrietan ezarritako banaketa-ordenari jarraiki.