2019ko uztailaren 31a

Nafarroako Gobernuak konpentsazioa ezartzeko modua adostu du Audenasarekin Imarkoaingo bidesariaren aldi bateko etenagatik

Foru Gobernuak eta Audenasak 2000.urtean adostutako beherapen merkataritza politikari dagokion formula erabiliko dute

Jarduneko Nafarroako Gobernuak Audenasarekin hitzarmena sinatzea erabaki du gaurko bilkuran, uztailaren 8an Erdialdean izandako uholdeen ondoren Imarkoaingo bidesaria aldi batez eteteagatik adjudikaziodunari eman beharreko kalte-ordaina onartzeko. Gogoratuko denez, hauxe izan zen Exekutiboak harturiko premiazko neurrietako bat N-121-A errepideak jasandako kalteen harira, iparretik hegorako errepide ardatzaren konexioa bermatu ahal izateko.

Luze gabe Garapen Ekonomikoko jarduneko lehendakariorde Manu Ayerdik sinatuko duen hitzarmen honetan ezarritakoaren arabera, kalte-ordaina kalkulatzeko, foru Gobernuak eta Audenasak 2000. urtean deskontu bidezko merkataritza politika ezartzeko adostu zuten formula bera erabiliko dute.

Horrela, Gobernuak adjudikaziodunari eman beharreko konpentsazioa etenaldian ordainlekuan bildu beharreko zenbatekoaren araberakoa izanen da. Neurria abuztuaren lehen hamabostaldian bertan behera uztea aurreikusita dago. Hortik aurrera, AP-15 autobidearen merkataritza politikari dagozkion deskontuak aplikatzen hasiko dira berriz ere.