Descárgate la app
Nafarroako ekonomia % 0,8 hazi da urteko bigarren hiruhilekoan eta % 2,8 igoera lortu du urtetik urtera
2019ko uztailaren 31a
Nafarroako ekonomia % 0,8 hazi da urteko bigarren hiruhilekoan eta % 2,8 igoera lortu du urtetik urtera
Garapen Ekonomikoko jarduneko lehendakariorde Manu Ayerdik Nafarroako urteko bigarren hiruhilekoko Barne Produktu Gordinaren (BPG) aurrerapena aurkeztu du gaur goizean, eta datuen arabera, 0,08ko hazkundea izan du aurreko hirhulekoaren aldean, urtetik urterako % 2,8ko igoera ezarriz. Kopuru hau hasieran aurreikusita zegoen % 2,7ko urteko hazkundea baino hamarren bat handiagoa da.
Garapen Ekonomikoko jarduneko lehendakariorde Manu Ayerdik Nafarroako urteko bigarren hiruhilekoko Barne Produktu Gordinaren (BPG) aurrerapena aurkeztu du gaur goizean, eta datuen arabera, 0,08ko hazkundea izan du aurreko hirhulekoaren aldean, urtetik urterako % 2,8ko igoera ezarriz. Kopuru hau hasieran aurreikusita zegoen % 2,7ko urteko hazkundea baino hamarren bat handiagoa da.
Gobernuaren bilkuraren ondoko prentsaurrekoan, Manu Ayerdi lehendakariordeak adierazi du “hazkundea pixkanaka-pixkanaka leunduz doan arren, Nafarroaren bilakaera erlatiboa Estatuarena eta euroguneko eskualdeena baino dexente hobeagoa dela”. Gainera, haren esanetan, aurrerago ezagutzera emango den hiruhileko kontabilitatea zehatz-mehatz ezagutu aurretik, “Nafarroako ekonomia espero baino hobekiago eusten ari zaio geldialdi globalari, eta ondorioz, hemen, izaera geopolitikoko gatazkek edo merkataritza gerrak eragin txikiagoa dute beste lurralde batzuetan baino”. Espainian, urtetik urterako aldakuntza tasa % 2,3koa da, eta % 1,5 ingurukoa eurogunean.
Adierazle sektorialak
Adierazle sektorialei dagokienez, lehendakariordeak argi utzi du, kanpoko narriaduraren eragina gehienbat industrian pairatzen ari diren arren, zerbitzu sektoreak eta eraikuntza sektoreko adar batzuek dinamismo txikiago hori orekatzen lagundu dutela. Zerbitzu sektoreko erreferentziazko adierazleek % 6,9ko hazkundea islatu dute, eta % 7,1ekoa eraikuntzakoek. Gainera, esportazioek % 11,9 eta % 8,04 egin dute gora apirilean eta maiatzean. “Zalantzarik gabe, lan merkatua sasoi onean izatea da kontsumoari eta inbertsioari gehien laguntzen diena”, ziurtatu du Ayerdi lehendakariordeak.
Langabezia-tasari eta enpleguaren kalitateari dagokienez, Ayerdi lehendakariordeak gogoratu du langabezia % 7,6 ere jaitsi dela, eta horri esker Nafarroa dela tasarik txikiena duen erkidegoa, % 60 inguruko jarduera-tasa tarteko. “Krisiaren aurretik zegoen okupazio maila lortu dugu ia-ia, % 1,1 baizik ez zaigu falta”, azpimarratu du. Bestalde, enpleguaren kalitateari eta honen giltzarrizko parametroetako bat den soldaten bilakaerari erreparatuz, Ayerdik adierazi du “2018ko soldata nominalak batez beste 2008koak baino % 8,5% handiagoak izan zirela, eta pixkanaka-pixkanaka 2008an zeuden egiazko soldaten mailara inguratzen ari garela, % 1,9 baizik falta ez zaigularik. Joera hau ez da berdina biztanleria talde guztietan (generoa, adinak, sektoreak) eta horrek gogoratzen digu aurrera egiten ari garela baina bide luzea dugula oraindik jorratzeko.”
“Murrizketa adierazkorra behar dugu oraindik 2007aren bukaeran zeuden 13.300 langaberen kopurura itzultzeko, baina bide onean gabiltza eta, langabezia murrizteaz gain, gero eta gehiago txertatzen ari dira 16 urte eta gehiagoko biztanleak”, nabarmendu du Ayerdi lehendakariordeak.
Etorkizunerako aurreikuspenak
Datozen hilabeteei begira, muga-zergen inguruko gatazkek nahiz Brexitaren bukaerak ekar ditzaketen interferentzien harira, Garapen Ekonomikoko titularrak zenbait alderdi positibo nabarmendu ditu, hala nola, interes-tasen jaitsiera edo petrolioaren prezioaren beherakada. Gainera, adierazi duenez, “aurten ibilgailuen fabrikazioa % 17,6 gehituko dela aurreikusi da, eta horrek esku artean darabiltzagun aurreikuspenetan fidatzeko eta horiei eusteko aukera emate digu”.