Descárgate la app
Kultur egitasmoaren eskutik musika Elizondo, Gares eta Irantzuko Monasteriora helduko da asteburu honetan
2019ko uztailaren 30a
Kultur egitasmoaren eskutik musika Elizondo, Gares eta Irantzuko Monasteriora helduko da asteburu honetan
Kultur, Kulturako Zuzendaritza Orokorrak sustatutako programak, musika eskaintza Elizondo, Gares eta Irantzuko Monasteriora helduko da. Bertan La Dinamo, The Eclectic Celtic Band eta Aranguren Ibarreko Abesbatza arituko dira ostegunean, ostiralean eta larunbatean.
La Dinamo-k 20:30tatik aurrera kontzertua eskainiko du abuztuaren 1ean Elizondoko plazan. Taldea Gironan sortu zen 2014an eta “MusiconCycles” izeneko bere ikuskizun ibiltaria Espainian egiten diren kaleko musika eta arte jaialdietara eraman du. Frantzian, Erresuma Batuan, Belgikan, Alemanian, Portugal eta Txinan ere aritu da. Ander Condonek sortutako proiektuak eta kontzeptu ezberdinak barne hartzen ditu, hala nola, musika beltza, kaleko ikuskizunak eta bizikleta garraiobide gisa.
The Eclectic Celtic Band talde nafarrak kontzertua eskainiko du ostiralean, abuztuaren 2an, 20:30tan Gareseko plazan. 2014an Iruña eta Iruñerriko Zelta musikaren saioetatik sortua, taldeak nagusiki Irlandako tradiziozko musika beste estiloekin nahastuta jotzen du. Halaber, “balfolk” modalitatea beren musikaren barne hartzen dute eta publikoari tradiziozko jatorria duten Europako dantzak erakusten diote beren musikaz lagunduta.
Abesbatzako musika Irantzungo Monasteriora ailegatuko da larunbat honetan, abuztuak 3, Aranguren Ibarreko Abesbatzaren eskutik. Kontzertua 12:00tan eskainiko dute elizan. Mutiloako elkarte honek kontzertuak eskaini ditu 1993tik Nafarroan, eta Espainiako zein Europako zenbait hiritan. Nafarroako Kultura Mezenasgoaren zigilua (MECNA) jaso zuen 2016an eta zuzendaria Gonzalo Esparza Imas da.
Larunbateko proposamen kulturala Irantzungo Monasteriora egin daitekeen bisitarekin osatuko da. Hiru euro balio du. 948520012 telefonora deituz eta mcamon@teatino.com-era idatziz erreserba daiteke.