2019ko uztailaren 29a

Gaztelu Nagusia berreskuratzeko hogeita hiru gaztek Lizarrako nazioarteko bolondresen auzolandegian lan egiten ari dira

Hilabete honetan, gotorlekuaren inguruan garbitasun eta arkeologia lanak garatu dituzte

Bolondresen auzolandegiko bi gazte indusketa lanak egiten.

Bolondresen auzolandegiko bi gazte indusketa lanak egiten.

  Deskargatu irudia
Irudi galeria

Aurreko uztailaren 16tik, herrialde ezberdinetako hogeita hiru gaztek parte hartzen ari dira Lizarran, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, Kulturako Zuzendaritza Nagusia eta Lizarrako Udalarekin batera, antolatutako bolondresen auzolandegian. Helburua Gaztelu Nagusia berreskuratzea da.

Gaur goizean Dori López Jurío, Kulturako zuzendari orokorraren eta Adela González, Gazteriako zuzendari ordearen bisita jaso dute. Italia, Mexiko eta Errusiako gazteak egiten ari diren lana ezagutu dute bertan. Lanak bereziki zonaldean dauden bideetako belar-sastrakak kendu eta garbiketak izan dira, eta arkeologia indusketa lanak gotorlekuko uharka eta kapera izan daitezkeen eremuan. Gainera, mantentze lanak egin dira berreskuratutako material arkeologikoan (garbiketa, klasifikazioa, zenbaketa, etab.).

Navark enpresak gidatutako eguneroko lanez gain, bolondresek aisialdiko hainbat ekintzetan hartu dute parte: Lizarrara eta inguruetara bisitak (Donejakue bidea Iratxeko monasterioan), Iruña etab.; abentura kirolak (kanoak, eskalada, espeleologia, Vasco Navarro bide berdean mendiko bizikletaz edo oinez); edo bisita gidatuak upategi eta Trufaren museora.

Gaztelua

Lizarrako Gaztelu Nagusian hainbat lan egin dira 2000 eta 2010 urteen artean. Epe horretan hainbat barruti mugatu dira eta paretak konpondu eta finkatu dira, sarrera bideak sortu (hartxintxar eta trenbideko trabesekin) eta identifikatutako zonalde ezberdinetara seinalizazioa ezartzearekin batera segurtasun elementuak ere jarri dira. 2011tik gaur egunera mantentze lanak bakarrik egin dira.

Lizarrako gaztelua oinarri duen harkaitzen gainean eraikita dago. Une honetan gutxienez zazpi barruti bereiztu daitezke, paretez mugaturik, zeinak goitik behera dauden terrazak osatzen dituzten: dorre nagusia, dorrerako sarbidea duen pasabidea, uharka eta kapera, zudaren eremua, dorreak edo kanpoko eremuak, behean.