Descárgate la app
Jasangarritasuna, energia berriztagarriak eta droneak datozen udako ikastaroetako gaiak
2019ko uztailaren 25a
Jasangarritasuna, energia berriztagarriak eta droneak datozen udako ikastaroetako gaiak
Datorren astean Nafarroako Unibertsitate Publikoak bi udako ikastarori emanen die hasiera. Lehendabizikoa, “Jasangarritasuna eta energia berriztagarriak”, uztailaren 29tik abuztuaren 1era izanen da, Iruñeko Kondestable jauregian. “Droneak: eraiki-aireratu-konpondu” ikastaroa, berriz, uztailaren 29tik abuztuaren 2ra izanen da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Iruñeko egoitzan.
-“Jasangarritasuna eta energia berriztagarriak” ikastaroan hurrengo galderari modu entretenigarrian eta praktikoan erantzuten saiatuko dira: Gizarte jasangarria lor dezakegu? Lehenik eta behin, gure bizimodutik eratorritako energia-kontsumoa aztertuko da, esperientzia pertsonalean eta parte-hartzaileen ohiko jardueretan oinarrituta, eta, ondoren, erakunde ofizialek argitaratutako datuekin konparatuko da. Gero, instalazioen tamainari eta energia hori modu berriztagarrian sortzeko behar diren inbertsioei buruzko arrazoiak emanen dira. Era berean, egungo kontsumoak murrizteko balio duten neurriak ondorioztatuko dira. Ikastaroaren edukia dibulgaziozkoa denez, interesa duen edonori dago zuzendua.
-“FPV droneak: eraiki-aireratu-konpondu” ikastaroan droneen ikuspegi osoa emango da. Batetik, hegaldiak izango dituen afera teknologikoak aztertuz (osagaiak, muntaketa, konponketa) eta, bestetik, arlo teorikoak landuz (aplikazio profesionalak, legedia, segurtasuna). Gainera, aisialdirako droneek dituzten aukerak aztertuko dira eta entretenimendu berri baten murgiltzeko lehenengo urratsak emanez dira, bereziki hegaldia, murgiltzeko betaurrekoak erabiliz.
Ikastaroa 16 urtetik gorako pertsona guztiei dago zuzendua, teknologia berri hau ikasi eta bere alderdi guztiekin (eraikuntza, hegaldi lasaia edo hegaldi azkarra eta oldarkorragoa) gozatu nahi dutenei, izan muntaiaz, hegaldi lasaiaz edo azkarrago eta oldarkorragoaz gozatzeko.
Kurtso hauen inguruko informazio gehiago izateko eta matrikula egiteko: https://udakoikastaroak.navarra.es/