2019ko uztailaren 25a

Euroeskualdeak 450.000 euro ingururekin lagunduko ditu Nafarroak parte hartutako mugaz gaindiko 18 proiektu

Akitania Berria-Euskadi- Nafarroa Proiektuen diru-laguntzen urteko lehen deialdia da

Euroeskualdeko Lantalde Eragileak 2019ko Akitania-Berria Euskadi Nafarroa proiektuen lehen deialdiaren barruan 18 proposamen aukeratu ditu. Diru-laguntza horiek 449. 850 euroz hornituta daude eta proiektu guztiek Foru Komunitateko ordezkaria dute.

Hautaturiko proiektuak arlo honetakoak dirta: kultura, gazteria eta gazteen mugikortasuna, mugaz gaindiko kirol jarduna eta euroeskualdeko hizkuntzen ikasketa eta erabilera.

Lehendabiziko arloan, proiektuek lankidetzak sustatu eta indartuko dituzte dantza, sormena, antzerkia, zinema eta musikaren inguruan, lurralde osoko sormenezko egoitzen eta ikuskizunen bitartez.

Bigarren arloan sartu diren proiektuek migratzaileen integrazioa, mugaz gaindiko liderren prestakuntza, lurraldeetako gazteen arteko zuraren inguruko topaketa eta elkar ezagutza eta hizkuntzalaritza gisako eskumenei buruzko prestakuntza dituzte helburu.

Kirolaren arloan, lehentasuna eman zaio xakea eta balleta gisako kirol espezialitateen garapena aintzat hartzeari. Azkenik, laugarren arloan, lehentasunezkotzat mantendu dira euskararen eta okzitanieraren garapenari lotuta dauden lanak.

Hautaturiko proiektuek jasoko dituzten zenbatekoak “Itsas laminak-Sirenas-Sirènes” proposamenari egotzitako 47.086,80 euroko kopurutik edo “Gazte Aniztasuna” deritzonaren 40.948,16 euroko kopurutik eta zenbatekorik txikienak lortu dituzten “Unimusic Festival 2020” delakoaren 8.422,40 euroko kopurura nahiz “Dantzagunearen jarraipena” deritzonaren 8.119,25 euroko kopurura bitartekoak izanen dira.

Irailean, Euroeskualdeak 350.000 euroko bigarren laguntza deialdia onartuko du ekonomia, ikerketa eta berrikuntza arloetarako.

Euroeskualdeko 2014-2020ko Plan Estrategikoa

Dirulaguntza hauek guztiak, herritartasuna, eleaniztasuna eta mugikortasunaren arloko lankidetza bidezko proiektua garatu eta eskualdeetako eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetza sustatu eta dinamizatzea xede duen Euroeskualdeko 2014-2020ko Plan Estrategikoari atxikita daude.

Deialdiaren oinarrien arabera, lehentasunezkoak dira kultur arloko sorkuntza eta hedapenaren aldeko proiektuak, bereziki sortzaile gazteenak edo gazteei zuzendutakoak badira; hezkuntza eta gazteria arlokoak, ikastetxeen arteko mugikortasuna eta trukea erraztuz; elkarte mailako kirola; eta eleaniztasuna, Euroeskualdeko lau hizkuntzen (euskara, gaztelania, frantsesa eta okzitaniera) ezagutza eta erabilera sustatzeko.

2018ko edizioan 400.000 euro banatu ziren laguntzetan, aurten baino 50.000 euro gutxiago. Kontuan izan behar da hiru eskualdeen artean 100.000 kilometro koadroko azalera, 8,5 milioi biztanle eta 11 unibertsitate (250.000 ikasle) dituztela. Haien BPG 235.000 milioi eurotik gorakoa da.