Descárgate la app
Zazpi herri Iruñerriko taxi zerbitzuaren eremura gehitu dira
2019ko uztailaren 24a
Zazpi herri Iruñerriko taxi zerbitzuaren eremura gehitu dira
Jarduneko Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onartu du zazpi herri Iruñerriko taxi zerbitzuaren Prestazio Bateratuko Lurralde Eremura gehitzeko. Aurretik, Iruñerriko Mankomunitateak jada aztertu du horretarako beharrezko ezaugarriak betetzen dituztela.
Zehazki, Elo, Legarda, Tebas-Muru Artederreta, Odieta, Uterga, Muruzabal eta Ultzama dira bateratu diren herriak. Herri horiek duela hilabete batzuk eskatu zuten esparruan sartzea, eta Exekutiboak orain eman du baiezkoa Taxiaren Foru Legeak zehazten dituen ezaugarri guztiak bete ostean.
Behin herri berriak Prestazio Bateratuko Lurralde Eremura (PBLE) sartu ostean, urriaren 30eko 21/2018 Foru Legearen xedapen iragangor bakarraren, zeinak uztailaren 6ko 9/2005 Taxiaren Foru Legea aldatzen duen, Prestazio Bateratuko Lurralde Eremu berria 362.004 biztanle hartzen dituzten 27 herrik osatuko dute. Barneratuta geratuko diren taxi lizentziak 315 izango dira guztira, hortaz 1.150 biztanleko lizentzia bat izango da PBLEko biztanlegoko lizentzia indizea.