2019ko uztailaren 23a

Nafarroako Gobernuak Santsoainera sartzeko zubian behin-behineko pasabidea jarri du

Inguruan pasa den uztailaren 8an gertatutako ekaitza izugarrien ondoren zatitutako sarrera-puntuaren irekiera-ekitaldian izan da Manu Ayerdi lehendakariordea
Ayerdi lehendakariordeak Sansoaineko behin-behineko pasabidea bisitatu du. Irudi galeria

Garapen Ekonomikoko jarduneko lehendakariorde Manu Ayerdi izan da Santsoain ibaiaren gaineko zubian ibilgailuen igarobideari jarraipena emateko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak egindako behin-behineko pasabidearen irekiera-ekitaldian. NA-5163 errepidean kokatzen da, Santsoain herriaren sarreran (Leotz harana), 0+050 pk-n (PDF maparako esteka).

Sarrera-puntua trafikoarentzat itxita zegoen pasa den uztailaren 8az geroztik, inguruan izandako ekaitz itzelek Santsoaingo zubiko hiru bao kolapsatu eta suntsitu baitzituzten.

Hormigoizko hiru marko aurrefabrikatuko bi ilara behin-behineko pasabiderako

Behin-behineko pasabidea eraikitzeko, hormigoizko hiru marko aurrefabrikatuko bi ilara jarri behar izan dira, sekzio librekoak (2,00x2,40 metro) nahiz 0,80 metroko diametroko hainbat hodi hormigoizko zolataren gainean. Halaber, markoen gainean gehienez 30 zentimetroko lodierako lauza armatua jarri da, bi aldeetan uhin bikoitzeko babes-barrerekin balizatuaz.

Horrekin guztiarekin luzeran 170 metroko behin-behineko bidea osatu da, zabaleran 6,50 metroko plataformakoa, erantsitako bi partzelatan barrena igarotzen dena.

Sarrera-bidea irekita egongo da Santsoaingo zubi berria eraikitzen den arte (azarorako amaituta izatea espero da). Kontserbazio Zerbitzua eraikuntzako proiektuaren idazketa-lana kudeatzen ari da.