2019ko uztailaren 23a

Corella, Lodosa eta Los Arcos, asteburu honetako Kultur ekintzen agertoki

Pop, country eta ganbera musika izanen da uztailaren 25etik 27ra, Lemon y Tal, Stacie Collins eta Eunate XXI taldeen eskutik
 Lemon y Tal ostegunean Corellan.
Lemon y Tal ostegunean Corellan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Kulturako Zuzendaritza Orokorrak antolatutako Kultur egitaraua Corella, Lodosa eta Los Arcosen izanen da osteguna, ostirala eta larunbatean. Pop, country-blus eta ganbera musika Lemon y Tal, Stacie Collins eta Eunate XXI taldeen eskutik entzun ahal izango da.

Ostegunean, hilak 25, Lemon y Tal, pop-rock talde nafarrak Corellako Foru plazan emanaldia eskainiko du 22:00etan. Berriki, Beatriz Tubiak (ahots nagusia) eta Gorka Garcíak (bigarren ahotsa eta gitarra-jotzailea), estilo anitzeko hamar abestiz osatutako “Sueños Coleccionables” izeneko beren lehen diskoa berrargitaratu dute. Abesti horiek, “Pariseko kaleetara eramaten zaituzte, zein dantzan jarri edo denbora eten egiten dute balada bat entzuten den bitartean”.

Espainia osoan eskaini dituzte kontzertuak, hala nola, Madrilen, Cadizen, Salamancan, Huescan, Alicanten edo Burgosen, eta Nafarroako ondorengo lekuetan: Zizurren, Iruñean, Burlatan, Azagran, Agoitzen, eta Zangozan.

Ostiralean, hilak 26, Lodosako Espainia enparantzara iritsiko da Kultur, Stacie Collins Ipar Amerikako abeslariak eskainiko duen kontzertuarekin, gaueko 22:00etan. Abeslaria, konpositorea eta armonizista handia, Blues eta Country ukituekin Rock´n Roll-eko energia handiko ikuskizunak eskainiko dizkie Sonny Boy Williamson, Z Z Top, Drive-By Truckers edo Blackberry Smokeren musika gogoko dutenei.

Bost album idatzi, grabatu zein atera ditu, eta orain seigarrena sortzen ari da.

Amaitzeko, larunbatean, hilak 27, Los Arcoseko plazan asteko egitaraua itxiko dute Eunate XXI izeneko piano eta saxo duoa. Josetxo Goia-Aribek (saxoak, konposizioa eta moldaketak) eta Javier Olabarrietak (pianoa), 21:00tatik aurrera, mendebaldeko pirinioetako herriko melodiak eta adierazpenak interpretatuko dituzte. Horiek ehunka urteetan ahozko transmisioari esker, luze iraun dute eta horrek ematen die xarma eta misterioa. Bere proposamenaren inspirazio iturria, 800 urte baino gehiago dituen Nafarroako basilika erromaniko bat da.

Egun berean, Los Arcoseko Santa María Eliza doan bisita dezake nahi duenak, 12:00tatik 14:00tara eta 17:00etatik 19:00tara.