2019ko uztailaren 22a

Paperean argitaratu da “Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa: Jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkak”

Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Funtsan eskuratu daiteke 10 euroko prezioan
Liburuaren azala.
Liburuaren azala.  Deskargatu irudia Irudi galeria

“Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa: Jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkak” Nafarroako Ogasunak eta Kontu Ganberak argitaratutako liburua jada eskuragarri dago paperean foru Exekutiboaren Argitalpen Funtsan 10 euroko prezioan.

Iruñan 2018ko martxoaren 2ko jardunaldietan izen berdinarekin ospatutako hitzaldiak oinarritzak hartuz osatutako lana, orain arte Internet bidez bakarrik kontsulta zitekeen, PDF formatuan gaztelaniaz eta euskaraz.

Ogasuna eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk aurkezpenean nabarmendu bezala liburuak ezaugarri dibulgatzailea du eta eduki teoriko eta praktikoak, besteak beste, ekarpenaren zenbatekoa nola kalkulartzen den, Estatuarekin zein muga ezarri edota Nafarroak arlo zehatz honetan dituen eskumenak azaltzeko. Horrekin, edozein pertsonak oinarrizko kontzeptuak ulertzea da helburua, eta baita, ezagutza teknikoagoak dituztenek gai zehatzen inguruan sakontzeko aukera eskaintzea.

Hitzarmenaren Legearen testua, atxikita gehitu da, era honetara zuzenbidea edo ogasun arloko ikasleek kontsulta tresna moduan erabili dezaten.

Guztira 600 ale kaleratu dira. Bitxikeria moduan, azaleko irudia: Fructuoso Orduna (Erronkari 1893-Madrid 1973) 1928an sortutako brontzezko plaka da eta omenaldia Nafarroaren izenean 1927 Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa adostu zutenekiko. Nafarroako Jauregiko erdiguneko patioko ataripean dago ikusgarri.