2019ko uztailaren 19a

Nafarroako Arkeologia Lanen aldiakzariko azken zenbakian, Eslabako Santa Crizen inguruko artikulua

Gainera amen heriotzen inguruko analisia egin dute erdi aroko eta aro modernoko (VI-XV mendeak) 12 kasu oinarrian hartuz

Kultura Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuak urtero argitaratzen duen “Trabajos de Arqueología Navarra” aldizkariaren 30. alea aurkeztu du. 350 aletako zabalkundea duen argitalpen honek Nafarroan egindako azken indusketa arkeologikoetako aurkikuntzak bildu ditu, eta besteak beste, erromatarren garaiko foroek herritarren topagunetzat eta hirien erdigunetzat zuten garrantzia nabarmendu du. Zehazkiago esanda, Eslabako Santa Crizen eredua mintzagai duen artikulua argitaratu du, horren monumentaltasuna, kontserbazio-egoera ona eta indusketa eta ikerketen egoera gorabeheratsua aztertuz.

Halaber, María Paz de Miguel Ibáñezek sinaturiko idazkian, fetuen nahiz erditze ondoko aztarnak dituzten emakumeen presentziari loturiko Erdi Aroko eta Aro Modernoko (VI.-XV. mendeak) hamabi hilobi aztertu dira.

Alearen hasieran, “Análisis técnico y de huellas de uso aplicados al estudio de cuatro caninos atróficos de ciervo perforados del yacimiento de la cueva de Zatoya (Abaurrea Alta, Navarra)” deritzon artikuluan, Historian doktoratuta dagoen María Amparo Laborda Martínezek, azterlan teknologikoaren eta erabilera-arrastoen azterketaren bitartez, zulatutako lau orein-letagin atrofiko arakatu eta lortutako emaitzak azaldu ditu dagozkien testuinguruetan txertatuta.

Bigarren txostena Jesús Barcinak eta Pablo Ijalbak landu dute: “Enterramientos en decúbito prono de la iglesia de San Nicolás en Tudela (Navarra)”. Bertan zehaztutako diziplina anitzeko metodologiak ahoz gorako lurperatzeen arrazoiak ezagutzeko datuak lortzea du helburu, historian izandako fenomeno honen interpretazio orokorra egiten laguntzeko.

Gestión Cultural Larrate S.L. enpresako kudeatzaile Iñaki Sagredo Gardek sinatu du “Intervenciones arqueológicas en los castillos roqueros de Irurita, Aitzita y Ortzorrotz. Sistema defensivo de la merindad de las Montañas” izenburuko artikulua, Mendialdeko Merinaldean zeuden harkaitzetako hiru gaztelutan (Aitzita, Irurita eta Ortzorrotz) 2010etik gaurdaino egin diren esku-hartze arkeologikoak azaltzeko.

Beste lan batean Lizarrako Erdi Aroko zeramika aztertu da. Bertan, Jaime Aznar Auzmendi arkeologoak Erdi Aroko zeramikari buruzko azterlana osatu du Lizarrako udalerrian 2000. eta 2010. urteen arteko indusketetan agertu ziren arrastoetatik abiatuta.

“La cultura metalúrgica del hierro en el Pirineo durante la Edad Media” izenburuko artikuluan, Mertxe Urteagak bertatik bertara aztertu ditu, burdina murrizketa zuzeneko prozesuaren bitartez lortzeko erabiltzen ziren labeen ezaugarriak.

Azkenik, liburuan, honelako albisteak ere jaso dira: “Excavaciones en San Miguel Excelsis de Aralar (Uharte Arakil, Navarra), 2016-2018”, Aralarko gailurrean dagoen San Migel Excelsis inguruko aztarnategiko indusketen berri ematen duen Emma Bonthorne, Francisco José Valle de Tarazaga eta Danee Wilsonen lana; “Pueblo Viejo de Caparroso, campaña de 2018”, Corseras I aztarnategian egindako jarduera arkeologikoen aurrerapenak aurkezten dituen Carlos Zuza Astiz, Nicolás Zuazúa Wegener, María García-Barberena Unzu eta Mercedes Unzu Urmenetaren lana; “Excavación arqueológica en la calle Concepción Ximénez, n.º 41, de Cascante (Navarra, España)”, Cascanten egindako presazko esku-hartzearen emaitzak bildu dituen Marta Gómara Miramón, Begoña Serrano Arnáez eta Óscar Bonilla Santanderren lana; “Excavación arqueológica de urgencia en el yacimiento «El Plantío» de Corella (Navarra)”, aipaturiko indusketaren ondorioak jaso dituen Juan José Bienes Calvo eta Óscar Sola Torresen lana; “Objetos con memoria. Abordar el estudio de un campo para prisioneros en el Pirineo navarro desde la arqueología”, boluntario gazteek emakume presoendako Igaleko kanpalekuan egindako lanaren nondik norakoak laburbildu dituen Nicolás Zuazúa Wegener eta Carlos Zuza Astizen lana; eta “Yacimiento romano de San Gregorio, Ribaforada. II Campaña de excavación”, 2018ko esku-hartze arkeologikoaren emaitzak ezagutzera ematea xede duen Juan José Bienes Calvo eta Óscar Sola Torresen lana.

Aldizkaria Nafarroako Gobernuaren argitalpenen dendan (Navas de Tolosa, 21) eta liburudendetan erosten ahal da, 10 euroko prezioan.