2019ko uztailaren 15a

30.000 euro bideratuko dira giza kontsumorako ur kloragailuak erosi eta instalatzeko dirulaguntzetara

Ur hornidurako azpiegiturak kudeatzen dituzten Nafarroako toki entitateei daude zuzenduak

Jarduneko Nafarroako Gobernuak, Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, 30.000 euroko dirulaguntzen deialdia argitaratu du giza kontsumorako ur hornidurako instalazioak kudeatzen dituzten Nafarroako toki entitateek ur kloragailuak erosi eta instalatu ditzaten.

Halaxe jaso da gaur, astelehena, uztailak 15, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratutako Toki Administrazioko zuzendari nagusi Xabi Lasaren ebazpen batean.

Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 14an bukatuko da.

Dirulaguntzaren zenbatekoa kloragailua erosi, instalatu eta abiarazteko gastuen % 70 finantzatzeko behar dena izanen da, gehienez (BEZa kanpo). Nolanahi ere, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa ezin izanen da 2.000 eurotik gorakoa izan instalatutako gailu bakoitzeko.

Honako gastu hauek diruz lagunduko dira: kloragailuaren kostuaren eta instalazioaren ondoriozkoak; kloragailuaren ondoko sistema elektrikoa, kloragailuak energia elektrikoz funtzionatzen badu; energia elektrikoa sortzeko eta/edo metatzeko ekipamendu autonomoak, beharrezkoak badira; eta desinfektzailearen lehen karga. Ez da onartuko azido isozianurikoz egonkortutako produkturik.