Kultur Zugarramurdi, Ribaforada eta Otsagabira iritsiko da aste honetan

Kultur Zugarramurdi, Ribaforada eta Otsagabira iritsiko da aste honetan

Musika izanen da protagonista hilaren 11, 12 eta 13an

2019/07/10

Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuak kultur ikuskizunak Nafarroako txoko guztietara eramateko xedez antolatzen duen “Kultur” programa Zugarramurdira (hilak 11), Ribaforadara (hilak 12) eta Otsagabira (hilak 13) iritsiko da aste honetan, musika protagonista duela.

Hartara, ostegunean, uztailak 11, Zugarramurdiko Sorginen Leizean, “Hutsun Txalaparta” taldeak musika-ibilbidea eskainiko du txalapartaren bilakaeran barna, musika-tresna honen jatorrietatik egungo aldaerarik modernoetaraino. 18:00etan izanen da eta sarrerak 4.5 euroko prezioa izanen du.

Ostiralean, hilak 12, Ribaforadan, Alberto Arteta saxofoi-jotzaileak proiektu berria taularatuko du, “Laurok” boskotea, jazzaren komunikazio, truke eta sentimenduzko esentzia zabaltzea helburu duena. 22:00etan izanen da, Zaldun Tenplarioetan (Sakana).

Larunbatean, hilak 13, Otsagabian, Iñaki Plaza Band deritzon proiektuaz gozatzeko aukera izanen da. Txalapartek, musika-bandak eta dantzariek ematen diote bizia trikitixa ardatz duen proiektu honi, arbasoen sustrai erritmikoa egungo musika aniztasunarekin uztartuz, gaurdainoko bilakaeraren seinale. 22:00etan izanen da herriko plazan.

 

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012 eta 012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 15:00ak artean
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere