2019ko uztailaren 5a

Nafarroako Osasun Zerbitzurako-Osasunbidearako zeladorearen 110 plazaren lehiaketa-oposizioaren deialdia argitaratu da NAOn; probak azaroan hasiko dira

Horiez gain, gradu ertaineko teknikariaren-hezitzaile sanitarioaren 5 plazaren eta terapeuta okupazionalaren beste 2 plazaren deialdiak argitaratu dira

Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) gaur argitaratu da Nafarroako Osasun Zerbitzurako-Osasunbidearako (NOZ-O) zeladorearen 110 lanposturen lehiaketa-oposizioaren deialdia; probak egiten azaroan hasiko dira.

Horiez gain, gradu ertaineko teknikariaren-hezitzaile sanitarioaren 5 plazaren eta terapeuta okupazionalaren beste 2 plazaren lehiaketa-oposizioaren deialdiak argitaratu dira NAOn, eta horien probak abenduan hasiko dira.

Hiru deialdietan, eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 5ean amaitzen da.

Dagokien deialdien testuan, honako hauei buruzko informazio osoa agertzen da: hautagaiek bete beharreko baldintzak, proben ezaugarriak eta gai osoak, besteak beste.

Izena emateko eskaera eta tasen ordainketa telematikoki egingo da NOZ-Oren enplegu publikoaren web orrian: www.empleosalud.navarra.es.

Hiru kasutan, lehendabizi oposizio-fasea egingo da, eta hori amaitutakoan, lehiaketarena.

Plazen ezaugarriak

Zeladorearen 110 plazaren kasuan, 12 postu izango dira desgaitasuna duten pertsonen txandarako, 49 sustapen-txandarako eta beste 49 txanda librerako.

Gradu ertaineko teknikariaren-hezitzaile sanitarioaren 5 plazari dagokienean, 4 plaza Nafarroako Ospitale Gunerako izango dira (horietako bat elebiduna, euskarako B2 profilarekin) eta 1 Lizarrako Osasun Arlorako. Postuetako 1 desgaitasuna duten pertsonekin lan egiteko izango da, 2 sustapen-txandarako eta beste 2 txanda librerako.

Bestalde, terapeuta okupazionalaren 2 plaza Osasun Mentalerako izango dira, eta horietako bat elebiduna izango da, euskarako B profilarekin. Plaza 1 txanda librekoa da eta bestea sustapenekoa.