Descárgate la app
La Pamplonesaren musika Gasteiz eta Zaragozako nafarren etxeetara heldu da
2019ko uztailaren 5a
La Pamplonesaren musika Gasteiz eta Zaragozako nafarren etxeetara heldu da
La Pamplonesako ganbera taldeak Gasteizko “San Francisco Javier” Nafarroako Etxea eta Zaragozako Nafarren Etxean izan da, gainontzeko autonomia erkidegoetako nafarren etxeetatik egiten ari den biraren baitan. Ekimena Nafarroako Gobernuak urtero antolatutako bisitei jarraituz egin da.
Komunikazio eta Harreman Instituzionaleko jarduneko zuzendari nagusi Pello Pellejerok ordezkatu du foru Exekutiboa bi ekitaldietan, eta bukaeran, nafar produktuen dastaketa egin da.
Lehenengo geldialdian, Gasteizko “San Francisco Javier” Nafarroako Etxean, 160 pertsona inguru bildu ziren asteazkenean Etxeko lehendakari Ángela Busto eta beste erakunde batzuen ordezkariak tarteko zirela. Zehazkiago esanda, Gobernuaren Euskadiko jarduneko ordezkari Jesús Loza, Arabako Batzar Nagusietako lehendakari Pedro Elosegi, Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta Arabako senadore Julia Liberal bertaratu ziren.
Zaragozako Nafarren Etxeko ospakizuna ostegunean egin da Valentziar Komunitatearen Etxean, instalazioak utzi baititu horretarako. Ekitaldian, ehun bat pertsona elkartu dira, horien artean, Zaragozako Nafarren Etxeko eta Nafar Etxeen Estatuko Federazioko lehendakari Ana Notivoli. Zaragozako Udalaren izenean, Langilego eta Suhiltzaileetako zinegotzi ordezkari Alfonso Mendoza eta Herritarrekiko Harremanetako, Gizarte Ekintzako eta Familiako zinegotzi ordezkari Paloma Espinosa bertaratu ziren, Aragoiko Eskualde nahiz Probintzietako Etxeen lehendakari José Mª Arillarekin batera.
Bi ekitaldien irekieran, Pello Pellejerok berariaz nabarmendu du nafar herritarrek aurten mendeurrena ospatuko duen La Pamplonesa taldeari ematen dion garrantzia, izan ere, Nafarroako herri guztietako festen soinu-bandaren interpretatzailerik onena bilakatu da. Horrekin batera, eskerrak eman dizkie Gasteizko eta Zaragozako Nafar Etxeei Nafarroako kultura eta tradizioak beste autonomia-erkidego batzuetan mantendu eta
La Pamplonesako ganbera taldeak Nafarroako festetako errepertorioaren konposizio klasikoetako batzuk eskaini ditu; hala nola, Manuel Turrillasen “Viva Pamplona, Gora Iruña”, “Clarín de Fiestas” eta “Pamplona, Feria del Toro”, Miguel Astrainen balsa, Silvano Cervantesen “La pilindros” jota eta “El Asombro de Damasco”, f Pablo Lunaren izenburu bereko zarzuelako zatia.
Irailean, ekitaldi gehiago
Uztailean eta abuztuan egin beharreko etenaren ondoren, nafar etxe eta zentroetan zehar antolatutako bira honek jarraipena izanen du irailean eta urrian, Valentzia, Barakaldo eta Arrasateko nafar zentroetan eginen diren ekitaldien bitartez.