2019ko uztailaren 3a

Adinekoentzako egoitza-plazak kontzertatzeko eredu berria indarrean sartu da

Kontzertatutako egoiliarren plazak %25,5 igo dira; 2.138 plaza izango dira, gehi 322 eguneko egonaldietakoak eta 542 plaza autonomiaren sustapenerako programetan
El vicepresidente Laparra presenta el acuerdo marco de residencias de tercera edad  Irudi galeria

El vicepresidente de Derechos Sociales, Miguel Laparra, ha informado hoy al Gobierno de Navarra de la entrada en vigor este mes de julio del nuevo modelo de concertación de plazas residenciales para personas mayores en Navarra, sistema que ha permitido incrementar en un 25,5% la oferta de plazas residenciales concertadas, hasta alcanzar las 2.138 para este año, además de 322 plazas de estancia diurna y 542 adicionales en programas de promoción de la autonomía.

Miguel Laparra, jarduneko, Eskubide Sozialeteko lehendakariordeak uztailean Nafarroako adinekoentzako egoitzetako kontzertatutako plazen eredu berria uztailean indarrean sartuko dela azaldu dio Nafarroako Gobernuari. Sistema horren bitartez kontzertautako egoitzetako plazen eskaintza %25,5 igo da, aurten 2.138 plazetara helduz, gainera eguneko egoitzetarako 322 plaza eta autonomiaren sustapenerako programetan beste 542 plaza. 

Hitzartze-eredu berriari (esparru akordioaren figura juridikoan gauzatuta), Foru Komunitate osoan finkatuta dauden 43 entitate atxiki zaizkio guztira, eta horrek dakartzan abantailen artean, plaza publikoen eskaintzaren eta plaza bermatuen eskariaren artean dagoen lurralde mailako desoreka gainditzen ahalko da, erabiltzaileei zentroa hautatzeko aukera erraztuz.

Kontratazio eredu berri honi atxikitako gainerako hobekuntzen artean aipa daitezke arreta-ereduan egindako aldaketak (pertsona ardatz duen arreta eredua), langileei buruzko ratioak eta lan-baldintzak hobetzeko pizgarriak parametro horien arabera finkaturiko prezioen bitartez, eta egoitzei komunitatearen mesedeko zerbitzu berrien hornitzaile gisa emandako bultzada, eguneko egunaldiak nahiz autonomia sustatzeko programak tarteko direla.

Plazaren kostuak esparru akordioan

Esparru akordio honen arabera, Nafarroako Gobernuak hilean gutxienez 1.735,12 € eta gehienez 2.391,67 € ordainduko ditu hitzartutako plaza bakoitzeko (mendekotasuna aitortua duten pertsonendako). 6 egoitzek baizik ez dute jasoko hileko 2.000 € baino gutxiagoko hitzartze-modulua, hiruk gehienezko prezioa jasoko dute, eta egoitzen % 50en kasuan, moduluaren hileko zenbatekoa 2.300 eurotik gorakoa izanen da. Esparru akordio honetara aurkezturiko ezein egoitzak ez du aurreko hitzartze-sisteman baino hitzartze-modulu txikiagorik jasoko.

Esparru akordio honekin hitzartutako 1.752 plazen kasuan, batez besteko prezioa 2.272,15 eurokoa da hilean, lehengo batez besteko prezioa (2.002,96 €/hilean) baino % 13,43 handiagoa.

Zentroetako enplegatuen lan-baldintzak

Esparru akordio honek eskaintzan parte hartu nahi duten egoitzek bete beharreko langileei buruzko ratioak zehaztu ditu. Langileei buruzko ratio hauek egokitzeko erabili den moduaren arabera, ratiorik onenak (zerbitzuaren kalitate hobea) dituzten egoitzek ordainetan diru kopurua handiagoa jasoko dute ratiorik txarrenak (baina betiere finkatutako gutxieneko ratioen gainetik) dituzten egoitzek baino.

Bost egoitzak hitzarmen kolektibo berria (2) edo enpresa-itunak (3) adostu dituzte 2019an, eta horietan, soldatei dagozkion hobekuntzak txertatu dituzte esparru akordio honetan parte hartzeko. Beste bi egoitzak akordioa indarrean sartzearekin lotu dituzte hitzarmen berriak.

Zentroek ere profesionalen ratioak hobetzearen aldeko apustuari eutsi diote. Gutxienez hamahiru zentrotan erizaintzako langile kopurua handitu da, bost zentrok gaueko bigarren pertsona sartu dute Esparru Akordian ezarritako eskakizuna aintzat hartuz, eta zenbait egoitzak arreta zuzeneko profesionalen kopurua gehitu dute. Halaber, gerokultore kopuru berbera bermatu da asteko egun guztietarako (asteburuetan eta jaiegunetan ere asteko gainerako egunetan dagoen gerokultore kopuru bera izanen da).

Azkenik, Esparru Akordioaren jarraipen batzordea Pertsona Ardatz duen Arreta eredua pixkanaka-pixkanaka ezarri eta baldintza teknikoak betetzen direla egiaztatzeaz arduratuko da.

Hitzartutako plazak

Esparru akordioa indarrean sartzean, uztailean egoitzako 1.752 plaza hitzartuta daude jadanik (aurreko sisteman baino 49 gehiago) eta urte bukatu arte beste 101 plaza sartzea ere aurreikusi da (2019ko guztizko gehikuntza 150 plazakoa izanen da).

Une honetan eguneko 66 egonaldi hitzartuta daude, eta den-denak zerbitzu hau lanaldi osoan jasotzen zuten pertsonei dagozkie, zerbitzuari loturiko prestazio baten bitartez. Hortaz, eguneko egonaldirako 134 plaza hitzartu daude guztira, gizarte-zerbitzuetako eremu guztien artean banatuta.

Autonomia sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak

Autonomia sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programen barnean, gaikuntzako eta terapia okupazionaleko esku-hartzeak eskainiko dira, baita estimulazio kognitiboa eta autonomia funtzionala sustatu, mentendu eta berreskuratzea xede dutenak ere. Esku-hartze horiek teknikari espezializatuek eginen dituzte (terapeuta okupazionalak, fisioterapeutak eta erizainak), “menpekotasunari buruzko legean” finkaturiko intentsitatearen arabera: hileko 20 ordua mendekotasun moderatua dutenendako, 12 ordu mendekotasun larria dutenendako eta 8 ordu mendekotasun handia dutenendako, eguneko 2 egunen artean banatuta. Jarduerak taldeka eginen dira, banakako esku-hartzeak baztertu gabe.

Zerbitzu horren inplementazioa urteko azken lauhilekoan eginen da. Aurretiaz, programa horiek eskaini dituzten egoitzetako taldeekin lan egingo da PAGNAko Balorazio Arloko profesionalek diseinatutako esku-hartze proposamen orokorra ezartzeko. Proposamen horrek hasierako balorazio-eredua, garatu beharreko programen oinarizko edukiak eta programen efikazia neurtzeko ebaluazio sistema zehaztuko ditu. Halaber, edukien zein orientazio-sistemaren berri emanen zaie oinarrizko gizarte-zerbitzuei eta osasun zentroei.

Zerbitzuak erabiltzaileak hautatuko ditu, eta oinarrizko gizarte-zerbitzuak eta osasun zentroak arduratuko dira tramitazioa egiteaz, mendekotasunaren arloko gainerako zerbitzuekin bezalaxe; horrez gain, etxeetan mendekotasun egoeraren balorazioa egiten duten profesionalek baliabide horien berri ematen ahalko dute erabiltzailearen egoerak hartara behartzen baldin badu, eta zenbait kasutan, baloratutako pertsonen autonomia pertsonala hobetzeko esku-hartzeak egiten ahalko dituzte erabiltzaileen etxeetan. Guztira, 30 zentrok eskaini dute erabiltzailearendako inongo kosturik ez duen programa mota hau.

Lurralde banaketa

Garrantzizko gehikuntzak eman dira Nafarroako eremu batzuetan: Ipar-Mendebaldea (% 16), Tafalla (% 52), Tutera (% 79) eta Ipar-Ekialdeae (% 233). Lizarra aldean eta Iruñerrian, plaza kopurua % 9 eta % 11 murriztu da, hurrenez hurren.

Iruñean eta Iruñerrian izandako plaza kopuruaren jaitsiera (580tik 512ra) estu-estu lotuta dago Miserkordia Etxea Esparru Akordiorik kanpo gelditu izanarekin, izan ere, egoitza berritu ahal izateko, nahitaezkoa du plaza kopurua murriztea. Oro har, urteko lizitazioan hitzartutako plazak berritu ez dituzten entitateek PAGNAri jakinarazi diote 2 urte barru gauzatuko den hurrengo Esparru Akordioan berriz ere parte hartzeko borondatea.

Hitzartutako plaza lizitazio berrira aurkeztu ez diren zentroetan duten pertsonek zerbitzuari loturiko prestazioa kobratuko dute zentroan jarraitu nahi baldin badute. PAGNAren arduradunak kalteturiko pertsonekin eta hauen senitartekoekin bildu dira zentro horietan guztietan, eta segurtasun osoz bermatu diete aldaketa honek ez diela inongo kalte ekonomikorik ekarri behar eta bere horretan mantenduko dela emandako zerbitzuaren kalitatea.

Etorkizuneko aurreikuspenak

Egungo esparru akordioa bukatu aurretik, eskainitako plaza guztiak (2.138) hitzartzea espero da, 2020an eta 2021aren hasieran eginen den pixkanakako gehikuntzaren bitartez, betiere aurrekontu erabilgarriaren arabera.

Bestalde, ereduak frogatu du egoitza guztiendako eredu bakarraren aldeko bat-egitea ahalbidetzeko gaitasuna duela, Nafarroako egoitza guztietan oinarrizko kalitate estandarrak bermatzeko moduko ratioak eta lan-baldintzak ezarriz, bakoitzaren tamaina edo kokapena aintzat hartu gabe.

Horrez gain, Iruñean eta Iruñerrian gutxienez beste 5 egoitza berri eraikitzeko asmoa dago, 765 plaza berrirekin, eremu horretan dagoen egoitza-eskaintzaren defizita gainditzen laguntzeko. Sustatzaile guztiak Nafarroako Gobernuaren etorkizuneko hitzartze-prozesuetan parte hartzeko prest agertu dira eta PAGNAn etorkizuneko esparru akordioan sartu beharreko aldaketak aztertzen ari dira, zentro eraiki berriek bat egiteko aukera izan dezaten.