2019ko ekainaren 28a

Landartek ekintza artistikoz beteko ditu zortzi herri udako hilabeteetan

Irudia, soinua, josketa, eskultura edo dantza izango dira artistek herriko bizilagunekin batera landuko dituzten arloak uztailetik irailera bitartean arte eta landartasun programaren baitan

Irrintzi proiektuaren baitan Oteiza Fundazioan Iosu Zapataren 
tailerreko parte hartzaileak.

Irrintzi proiektuaren baitan Oteiza Fundazioan Iosu Zapataren tailerreko parte hartzaileak.

  Deskargatu irudia
Irudi galeria

Landarte, Nafarroako Gobernuaren Kulturako Zuzendaritza Orokorraren arte eta landartasun programak uda honetan ere tailer artistikoak gerturatuko dizkio hainbat herrietako bizilagunei. Hirugarren edizio honetan landa inguruneko zortzi herrietako bizilagunek, Abartzuza, Ablitas, Auritz, Biurrun, Cabanillas, Eslava, Eguesibar eta Sesma 14 artistarekin batera ekintzetan parte hartuko dute. Artistek proposatutako obra sortzeko tailerrak garatuko dituzte herritarrei horren inguruko esanahia helaraztearekin batera. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).