2019ko ekainaren 28a

Gaixotasun arraroak dituzten ikasleak, astelehenean hasiko den udako ikastaroaren gaia

“Bizikidetza eta hezkuntza barneratzailea gaixotasun arraroak dituzten ikasleen kasuan” izeneko ikastaroa Nafarroako Liburutegian izanen da

Astelehenean, hilak 1, gaixotasun arraroak dituzten ikasleen inguruko ikastaroa hasiko da Nafarroako Liburutegian. 

“Bizikidetza eta hezkuntza barneratzailea gaixotasun arraroak duen ikaslearen kasuan”, Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatuta, uztailaren 1ean eta 2an izanen da, Nafarroako Liburutegian. Nafarroako hezkuntza esparruan ezohiko gaixotasunen (EOG) egungo egoerari heldu nahi zaio ikastaroan eta “Bizikidetza eta hezkuntza inklusiboa: ezohiko gaixotasunak (EOG) dituzten ikasleengan egon daitekeen balizko eskola-jazarpenaren prebentzioa” proiektuan lortutako emaitzak azalduko dira. Parte hartzen duten kideen eta lanean ari diren beste profesional batzuen ikuspuntuak ere azalduko dira.

Ikastaroa unibertsitateko ikasle eta irakasleei dago zuzendua, oro har, eta, bereziki, Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia eta arlo sozio-sanitarioko arlokoei. Baita ezohiko gaixotasunetan (EOG) interesa duen edonori.

Ikastaro honen inguruko informazio gehiago izateko eta matrikula egiteko:

https://udakoikastaroak.navarra.es/