Descárgate la app
Datorren astean errepide arruntetan egingo dira trafikoa zaintzeko kontrolak
2019ko ekainaren 21a
Datorren astean errepide arruntetan egingo dira trafikoa zaintzeko kontrolak
Foruzaingoak eta Guardia Civilak, ekainaren 24 eta 30 bitartean, Nafarroako errepide arruntetan auto istripuak gutxitzeko asmoz errepide horiei zuzendutako trafikoa zaintzeko kontrolak egingo dituzte. Ekintza, urteko kanpainen egutegian zehaztuta dago, eta Nafarroako Bide Segurtasuaren Estrategiako ardatz nagusia da. Helburu du, ohiko bidaietarako errepide zein inguru seguruagoak lortzea. Kanpaina hau, aurretik egindako “Aukeratu ongi zure helmuga” ekimenaren difusioarekin amaitu denean gauzatuko da.
Kanpaina honetan, abiadura, aurreratze ezegokiak, alkohol eta droga kontsumoa, kaskoa zein gerrikoa erabiltzea, zein gidatzerakoan mugikorraren naiz entzungailuaren erabilera zainduko dute. Gainera, nabigatzaileen erabilera edo arreta galtzea eragin dezakeen bestelako gailuen erabilera zainduko da. Azkenik, automobilaren zein gidariaren dokumentazioa aztertuko da, orokorrean, gidatzerakoan zein bide segurtasuneko arautegian zehaztutako edozein arau hausteren aurrean adi egongo dira.
Hiriarteko bideetan istripuak
2018an 825 istriputan izan ziren biktimak. Istripuek 34 hildako, 121 zauritu larri eta 948 zauritu arin eragin zituzten. Hildako guztien artean, 28 (%82,35) hiriarteko bideetan gertatu ziren.
Nafarroako Foru Erkidegoak errepideetan 3.821,73 kilometro ditu, Nafarroako Gobernuaren errepide katalogoaren arabera. Horietatik, 418,36 kilometro aukera handiko errepideetakoak dira. Gainontzeko, 3.403,37 bide arruntetakoak (232,34 interes orokorreko bideak, 1.021,04 Foru Erkidegoko intereserako errepideak eta