2019ko ekainaren 13a

“Enpleguaren etorkizuna Nafarroan: prospektiba 2030arte” Jardunaldian izena emateko epeak oraindik irekita jarraitzen du

Saioa, hurrengo asteartean, hilak 18, Civican Entzunaretoan eginen da

“Enpleguaren etorkizuna Nafarroan: prospectiva 2030 arte” jardunaldian izena emateko epeak oraindik irekita jarraitzen du. Saioa Iruñeko Civican Entzunaretoan (Pío XII, 2, Etorbidea) eginen da, hurrengo asteartean, hilak 18. Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansarek eta Errealitate Sozialaren Behatokiak antolatu dute. Asistentzia librea da, ondorengo estekan aldez aurretik izena eman eta gero.

Errealitate Sozialaren Behatokiak, Ekonomia Iragarpeneko Zentroko Erakundearen (CEPREDE) eta Prospektiker S.A enpresaren lankidetzarekin, Nafarroako enpleguaren etorkizunari buruz egin duen proiektua aurkeztuko du jardunaldi honetan.

Ikerketa honen helburua da, joera eta eragile nagusi ezberdinen artean egindako egiturazko hausnarketaren azterketaren bidez, gaitasunen eta lanbideen bilakaerari buruzko ezagutza hobetu eta 2030 arte, Nafarroan enpleguaren etorkizunari buruzko egoeren inguruko prospektiba ariketa bat egitea.

Halaber, Errealitate Sozialaren Behatokiak Navarlan erraminta aurkeztuko du. 2030arte, sektore ekonomiko eta lanbideetako enplegu proiekzioak dituen eta Nafarroako langileen eskaintza potentziala kontuan hartzen duen web orri bat da. Helburua da, Navarlan interesgarria izatea, profesionalen etorkizuneko eskaerari buruzko informazio erabilgarria eta etorkizuneko lan-merkatuari eraginen dioten joera nagusiei buruzko datu adierazgarriak jaso nahi dituzten pertsona guztientzako.

Ekonomia Lankidetzarako eta Garapenerako Erakundearen Gaitasunen Zentroak (OCDE) parte hartuko du jardunaldi honetan eta herritarrentzako etorkizuneko erronkak aukeretan nola bihurtu azalduko du.