Descárgate la app
Nafarroako Lan Autonomoaren II Azokarako doako erakustokia eskatzeko epea zabaldu da
2019ko ekainaren 10a
Nafarroako Lan Autonomoaren II Azokarako doako erakustokia eskatzeko epea zabaldu da
Nafarroako langile autonomoek beraien zerbitzuak edo produktuak aurkezteko aukera izango dute iraileko azken asteburuan eginen den Nafarroako Lan Autonomoaren II Azokan. Ekainaren 21a arte doako erakustokia eska daiteke.
Eskaerak horretarako prestatutako webgunean aurkeztu daitezke astelehen honetatik ekainaren 21a bitartean. Horretarako, beharrezkoa da LAAB (Langile Autonomoen Araubide Berezian edo dagokion Kolegio Profesionalaren Mutualitatean) alta emanda igotea eta ekintza profesionala Nafarroan gauzatzea.
Nafarroako Lan Autonomoaren II Feria Baluarten izanen da irailaren 28 eta 29an eta Nafarroako autonomoek beraien produktuak edo zerbitzuak ezagutzera ematea izanen du helburu.
2018ko edizioan Lan Autonomoaren Azokak sektore profesional ezberdinetako 150 erakustoki izan zituen, guztiak doakoak Baluarteko Kongresuen Jauregian. Gainera Errekonozimendu Sariak banatu ziren 16 modalitateetan, ibilbide profesionalari dagokion aipamen bereziarekin batera.