Descárgate la app
Mendekotasun handia duten 708 pertsonentzako egoitza-tasak urtean 825 eurotan murriztuko dira
2019ko ekainaren 10a
Mendekotasun handia duten 708 pertsonentzako egoitza-tasak urtean 825 eurotan murriztuko dira
Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak Bizitegi-zerbitzuaren tarifa publikoak aldatzeko izapidea hasi du, eta, beraz, mendekotasun handia duten onuradunek tarifa murriztua izango dute, mendekotasun urria duen pertsona batek ordaintzen duen tasara berdinduz. Hori dela eta, adinekoen zentroetan dauden pertsonentzako 825 euroko murrizketa izango da urtean, 599,76 euro/urteko desgaitasun fisikoko zentroetan arreta jasotzen dutenentzat, eta adimen-desgaitasuneko zein buruko gaixotasuneko zentroetan daudenentzako urteko 523,68 euro. 357.087,90 euro/urteko inbertsioa suposatzen duen neurri horrek, 906 pertsonei eraginen die, horietatik 708 adineko pertsonak dira.
Astelehenean, ekainaren 17an, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Kontseilua bilduko da tarifen akordioaren aldaketa onesteko.
2013an, ResideN programa indarrean sartu zenean (adinekoen zentroetako pertsonei plazak esleitzeko sistema), Administrazioak mendekotasun handia zein urria duten pertsonen kasuan zentroei ordaindutako prezioa bateratu zen. Bestalde, pertsona onuradunek eman beharreko tarifa publikoa handiagoa zen mendekotasun handiko pertsonen kasuan. Horren ondorioz, plaza pribatua eskuratzeko zerbitzuari lotuta prestazioa jasotzen zutenek mendekotasun urria izatetik mendekotasun handia izatera pasatzen ziren, eta jasotako prestazioa murriztu egiten zitzaten tarifa publikoa igotzen zen kopuru berdinean. Era berean, hitzartutako plaza bat betetzen zutenek gehiago ordaindu behar zuten haien mendekotasuna areagotzen bazen.
Abenduaren 14ko autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko 39/2006 Legeari jarraikiz, mendekotasun urria zein handia duten pertsonek zerbitzu hori (egoiliar plaza) bermatuta daukate. Eskubide Sozialetako Departamentuak, tarifen akordioaren aldaketa onetsi ondoren, II .eta III. mailetan (mendekotasun urria eta larria) aplikatzen diren prezioak bateratuko ditu, mendekotasun-mailaren ekarpen ekonomikoa banantzeko xedez.
Modu horretan, plaza pribatua betetzeagatik zerbitzuari lotuta prestazioa jasotzen dutenei ez zaie zenbatekoa murriztuko haien mendekotasun-maila areagotzen denean (mendekotasun urria izatetik mendekotasuna handia izatera pasatzean), maiatzetik irmoa den Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera. Hitzartutako plaza bat betetzen duten pertsonentzat ere neurri onuragarria izango da, II. mendekotasun-mailatik III. mendekotasun-mailara pasatzean ez dutelako gehiago ordaindu beharrik izango.