Descárgate la app
Osasunbidea ez da etxez etxeko inkestak egiten ari Altsasun eta Sakanan
2019ko ekainaren 5a
Osasunbidea ez da etxez etxeko inkestak egiten ari Altsasun eta Sakanan
Hori dela eta, inguruko biztanleek kontsultak egin dizkiote
Osasunbideak jakinarazi du, zenbait pertsonarengandik jasotako kontsultak direla eta, momentu hauetan ez dela egiten ari Altsasu eta Sakanako eskualdeko biztanleriari zuzendutako etxez etxeko inkestak.
Horri dagokionez, Osasunbideak dagokien osasun -etxera deitzea gomendatzen du, baldin eta norbaitek horren inguruan zalantzak baditu
Halaber, biztanleei gogorarazi die, osasun txartelari buruzko datuak pertsonalak direla eta osasun-arreta emateko behar bezala egiaztatutako profesionalei bakarrik eman behar zaizkiela.