2019ko ekainaren 5a

Nafarroako Ospitale Guneko Bihotzeko Gutxiegitasunaren Unitateak H pabiloian instalazioak estreinatu ditu

Azken urtean 5.500 kontsulta baino gehiagori arreta eman dien Unitatearen helburua da, desorekei arreta goiztiarra ematea ospitaleratzeak edo horiek larrialdietara bideratzea sahiesteko

B Gren Unitateko taldea Jesús Berjón eta Fernando Olazekin Eguneko Ospitale 
berrian.

B Gren Unitateko taldea Jesús Berjón eta Fernando Olazekin Eguneko Ospitale berrian.

  Deskargatu irudia
Irudi galeria

Nafarroako Ospitale Guneko Bihotzeko Gutxiegitasunaren Unitateko instalazio berriek, eguneko ospitale gisa funtzionatzen duen gela bat gaitzea ahalbidetu dute, eta arreta monitorizatuko eta tresneriaz hornitutako 4 toki ditu, zain barneko tratamenduak ematea erraztuz, ospitaleratu beharrik izan gabe. Halaber, medikuarenera edo erizaintzara bisitak egin ondoren, unitatera bideratutako desorekatuta zein programatuta dauden gaixoak ebaluatzeko kontsultak ere ditu. Instalazio berriek eguneko ospitaleko gaixoen monitorizazioa zaintzeko zein telefono kontsultak egiteko erizaintza kontrola ere dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)