Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak lantaldea handituko du 31 plaza berri sortuz
2019ko ekainaren 5a
Nafarroako Gobernuak lantaldea handituko du 31 plaza berri sortuz
Jarduneko Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hiru Foru Dekretu onartu ditu zeinen bidez Foru Erkdigoko Administrazioko eta bere erakunde autonomoetako lantaldea aldatuko den. Zehazki 31 plaza sortu dira Babes Zibileko Zerbitzua, Arangurenko Osasun Etxea eta Nafarroako Lan eta Osasun Publikoko Institutua indartzeko.
Jarduneko Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hiru Foru Dekretu onartu ditu zeinen bidez Foru Erkdigoko Administrazioko eta bere erakunde autonomoetako lantaldea aldatuko den. Zehazki 31 plaza sortu dira Babes Zibileko Zerbitzua, Arangurenko Osasun Etxea eta Nafarroako Lan eta Osasun Publikoko Institutua indartzeko.
Hala, Barneko Zuzendaritza Orokorrean Babes Zibileko Zerbitzuko funtzionario araubideko bi plaza berri sortu dira. Segurtasun arloko bi bakante tekniko dira, A mailakoak eta horietariko bat euskarazko ezagutzarekin (C1 maila), larrialdien koordinazioan arreta jarraia emateko sistema lotu ahal izateko helburuarekin.
Bestalde, funtzionario araubideko hiru plaza sortu dira Arangurengo Osasun Etxe berrian: A mailako sendagilea (LMT), B mailako erizaintzako langilea, eta azkenik, D mailako administrari laguntzailea.
NLOPen 26 plaza berri
Azkenik, funtzionario araubideko 26 plaza berri sortu dira Nafarroako Lan eta Osasun Publikoko Institutuan. Lanpostuak estrukturalak ziren eta egun, kontratatutako langileek betetzen dituzte
Horietatik hiru Laneko Medikuntzako espezialistak (BFE); 1 Laneko Medikuntzan, 2 Osasun Publiko eta Prebentziozko Medikuntzan, bete gabeko soziologiako 1 eta bete gabeko Osasun Publikoko goi mailako bi teknikari, guztiak A mailakoak. Gainera, erizaintzako bete gabeko hiru plaza gehitu dira, bi erdi mailako teknikarienak (horietariko bat estatistikako perfilarekin) et abete gabeko gizarte langile bat, guztiak B mailakoak.
Halaber, C mailako bete gabeko 11 plaza gehitu dira: osasun arloko dokumentazioko teknikari espezialista, laborategiko bi teknikari espezialista, Ingurumen Osasuneko teknikari espezialista, eta lan arriskuen prebentzioko zazpi teknikari. Azkenik, D mailako administrari laguntzaileen hiru plaza sortu dira.
Finkapen horren helburua da, Nafarroako biztanleen etorkizuneko osasun beharrei erantzuten dieten Lan eta Osasun Publikoko proiektuak egonkortzea da, hala nola, Zahartze Aktibo eta Osasungarriaren Estrategia, Droga eta Adikzioen plan berria, Komunitateko Osasunaren Behatokia, osasunean klima aldaketara egokitzeko proiektua, umetoki-lepoko minbizia garaiz detektatzeko programa eta laneko istripuak prebenitzeko programa.