2019ko ekainaren 5a

Maiatza oso hotza izan da Nafarroako eremu gehienetan

Urtegietan bildutako ura % 74tik % 83ra igaro da hilabete batean

Maiatza oso hilabete hotza izan da Nafarroako eremu gehienetan eta arras umela ipar herenean, normala Lizarrerriko leku gehienetan eta hezea Nafarroako gainerako eskualdeetan. Urtegietan bildutako ura % 74tik % 83ra igaro da aurreko hilabetetik hona.

Prezipitazioak batez bestekoak baino handiagoak izan dira, Lizarrerrian eta Behe Erriberan izan ezik. Bestalde, eragin atlantiko handieneko eremuan eta Pirinioko Eskualdearen hego erdialdea barne duen eremu zabal batean eta Nafarroa Erdialdeko toki gehienetan, % 50etik hora gainditu dira batez besteko balioak.