Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak Iruñerrian bi IAT gune berri eta, Donezteben, azterketa lerro berri baten irekierak baimendu ditu
2019ko maiatzaren 31a
Nafarroako Gobernuak Iruñerrian bi IAT gune berri eta, Donezteben, azterketa lerro berri baten irekierak baimendu ditu
2020ko urtarriletik aurrera erabiltzaileek Nafarroan 10 IAT gune izango dituzte, osotara 26 azterketa lerroekin
Iruñerrian Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) bi gune berri zerbitzua eskainiko dute 2020ko urtarriletik aurrera, hala nola beste azterketa lerro berri bat Doneztebeko gunean ireki ere, jarduneko Nafarroako Gobernuak sinatutako ebazpenen arabera. Bi gune berriak Cordovillan eta Iruñerrian zehaztu beharreko lursail batean kokatuko dira.