2019ko maiatzaren 29a

Tokiko entitatei 964.000 euro baino gehiago emanen zaizkie beren eskola kontzentrazioak mantentzeko

Beste herrietako Haur eta Lehen Hezkuntza, Hezkuntza Berezia eta. DBHko 1. eta 2. mailako 3.048 ikasle jasotzen dituzte guztira

Jarduneko Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onetsi du, zeinaren bidez, Eskola kontzentrazioak mantentzeko tokiko 36 entitatei 964.425 euroko diru-laguntzak emanen zaizkien. Ikastetxe horiek beste herrietako, Haur eta Lehen Hezkuntza, Hezkuntza Berezia eta DBH 1. eta 2. mailako 3.068 ikasle jasotzen dituzte guztira.

Nahiz eta toki-administrazioei dagokien ikasle horiek eskolatzeko erabiltzen diren eraikinak mantentzea, Hezkuntza Departamentuak uste du horrek dakartzan mantentze-kostuak itzuli egin behar zaizkiela udal horiei, baldin eta beste udalerri batzuetako ikasleak jasotzen badituzte beren eskoletan eta ikasleak Nafarroako Gobernuaren xedapen edo erabaki bidez eskolatu badira eskola horietan, eskola-mapari jarraikiz.

Hona hemen, ordena alfabetikoan, toki-erakundeen izenak, beste herri batzuetatik jasotzen duten ikasle kopurua, eta jasotzen duten diru-laguntza:

- Antsoain (196 ikasle, 61.612 euro); Agoitz (43 ikasle, 13.517 euro); Aranguren ( Mutiloa) (36 ikasle, 11.316 euro); Barásoain (36 ikasle, 11.316 euro); Basaburua (Jaunsarats) (69 ikasle, 21.690 euro); Baztan (Elizondo) (37 ikasle, 11.499 euro); Beriain (43 ikasle, 13.517 euro); Berriozar (119 ikasle, 37.407 euro); Betelu (66 ikasle, 20.747 euro); Cascante (25 ikasle, 7.858 euro); eta Doneztebe  (125 ikasle, 39.293 euro).

- Erro (16 ikasle, 5.029 euro); Lizarra (336 ikasle, 105.621 euro); Esteribar (68 ikasle, 21.375 euro); Etxarri Aranatz (37 ikasle, 11.630 euro); Garralda (37 ikasle, 11.630 euro); Goizueta (15 ikasle, 4.715 euro); Uharte (102 ikasle, 32.063 euro); Irurtzun (207 ikasle, 65.070 euro); Leitza (7 ikasle, 2.200 euro); Lekunberri (78 ikasle, 24.519 euro); Los Arcos (38 ikasle, 11.945 euro); eta Irunberri (8 ikasle, 2.514 euro).

- Noain (Elortzibar) (120 ikasle, 37.722 euro); Otsagabia (30 ikasle, 9.430 euro); Olazti (7 ikasle, 2.200 euro); Erriberri (20 ikasle, 6.287 euro); Orkoien (177 ikasle, 55.639 euro);  Gares (173 ikasle, 54.382 euro).

-  Erronkari (39 ikasle, 12.259 euro);  Zangoza (46 ikasle, 14.460 euro); Tafalla (58 ikasle, 18.232 euro); Ultzama (Larraintzar) (189 ikasle, 59.412 euro); Viana (10 ikasle, 3.143 euro); Atarrabia (203 ikasle, 63.813 euro); eta Zizur Nagusia (262 ikasle, 82.359 euro).