2019ko maiatzaren 29a

Frantzian lan egin ahal izateko mugaz gaindiko bi informazio jardunaldi Hendaian eginen dira datozen ekainaren 6 eta 7an

Nafar Lansarek parte hartuko duen topaketa hauetan Akitania Berria- Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak antolatu ditu eta Frantzian lana bilatzen ari diren edo iada bertan enplegua duten pertsona orori zuzenduta daude
Mugaz gaindiko informazio jardunaldiak iragartzen dituen gaztelerazko 
kartelak.
Mugaz gaindiko informazio jardunaldiak iragartzen dituen gaztelerazko kartelak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak eta CARSAT Aquitaine erakundeak ekainak 6, osteguna eta 7, ostirala bi informazio jardunaldi antolatu dituzte, non hiru eskualdetako erakunde ezberdinetako adituek, Nafarroako Gobernuko Nafar Lansarekoek barne,  mugaren alde batean edo bestean jadanik lan egiten edo lan egitea pentsatzen duten pertsonei (soldatapekoak edo autonomoak) nahi adina informazio  eskainiko dizkiete:

Topaketa horiek edozein pertsonari zuzenduta daude eta  bertaratzeko ez da beharrezkoa izen ematea edo hitzordua eskatu. Ekainak 6, osteguna 9.30tatik 13.00era eta 14.30tatik 17.00 etara, zein ostirala, 7, 9.30tatik 13.00etara, Hendaian Euroeskualdeak duen egoitzan eginen dira (Leku Eder kalea, 18, Joncaux industrialdea). Fiskalitatea, diru-laguntzak, Gizarte-Segurantza, erretiro, lan-zuzenbidea, lan bilaketa,  kontratazio baldintzak, langile eskubideak edota langilei eragiten dieten beste kontuei buruzko informazioa jaso daiteke.

Jardunaldi hauen helburua da, mugaz bestealdera bizitzera edo lan egitera joateak langilearentzat eta bere familiarentzat eragin ditzakeen ondorioez informazioa ematea. Horretarako honako arloak izanen ditugu aipagai (gizarte segurantza, familia laguntzak, zerga sistema) ororen buru, norberak bere egoerari doakion edo doakiokeen eskubiderik gal ez dezan eta bere betebeharrez jabetu dadin.

Leku bakar batean, bisitariek Gipuzkoa eta Nafarroako zerga administrazioetako eta frantziar Finantza Publikoetako Zuzendaritza Nagusiko adituak izango dituzte argibideak emateko. Halaber, Lanbideko (Euskadi), Nafarroako Enplegu Zerbitzuko eta Pôle Emploi-ko (Akitania- Berria) langileek enplegua, lanbide formakuntza eta langabeziari buruzko argibideak emango dituzte.

Azkenik, gizarte segurantza, osasun segurantza, erretreta eta familia laguntza prestazioei erantzuteko hor izango ditugu, INSS (Instituto Nacional de la Seguridad Social) eta frantziar administrazioko zerbitzuak: la CARSAT Aquitaine (Erretreta eta Laneko Osasunaren Segurantza), CPAM (Osasun segurantza), l’URSSAF (Langileen kotizazioak jasotzen dituen erakundea) eta CAF (Familia Laguntzen Kutxa).

Empleo ABEn proiektua

Empleo AE « Europa Azkartu - Euroeskualdeko enplegu arro baten Garapena» proiektua 2017an sortu zen. Geroztik hainbat ekintza eraman ditu hiru eskualdeen arteko harreman profesionalak errazteko. Honela, 2017ko abenduan, mugaz gaindiko enpleguari buruzko lehenengo ikerketa egin eta 2018an argitaratu zuen.

Con 255.000 euros de presupuesto, está cofinanciado al 65% por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER), a través del programa Interreg V-A España, Francia Andorra (POCTEFA 2014-2020).

%65ean finantzatuta dago Eskualde Garapeneko Europako Funtsako(EGEF)  INTERREG POCTEFA (DG REGIO) programaren bidez , 250 000 euroko aurrekontu batekin. Azken honek, mugaz gaindiko enpleguaren errealitatea aztertzeko xedea du, ondotik mugaz gaindiko esparruan lanean ari den jendearen baldintzak hobetzeko gomendioak egiteko helburuarekin.

Ondorengo estekan informazio gehiago kontsulta daiteke: www.empleo-info.eu/eu/