Descárgate la app
Energiari buruzko jardunaldia Garapen Ekonomikoko Ostiraletan
2019ko maiatzaren 28a
Energiari buruzko jardunaldia Garapen Ekonomikoko Ostiraletan
Nafarroako Gobernuak energiaren arloan egiten dituen ekintzak izango dira ardatz Garapen Ekonomikoko Ostiraletako hurrengo saioan.
Aurkezpenak ostiral honetan, maiatzak 31, izanen dira Kondestable Jauregian eta bertara joan ahal izateko beharrezkoa da izena ematea.
Jardunaldian, 2030era begira Nafarroako Energia Planak zehazten duen moduan energiaren efizientzia hobetzeko, kontsumoa jaisteko, energia berriztagarrien ekoizpena hobetzeko eta erregai fosilak beroketan edo garraioan ordezkatzeko estrategien inguruan eztabaidatuko da.
Aurreikusitako egitarauan, 2030era begirako Nafarroako Energia Planaren memoriak aurkeztuko ditu Martin Ibarra, Energia Planaren Arloko zuzendariak. Aurkezpenean besteak beste, ingurumen eta energia estrategiaren kudeaketaren errepasoa egingo da; energiaren sorrera eta kudeaketa zein berriztagarrien pisua aztertuko da; azpiegiturak eta banaketa energetikoa eta parte hartze eta sentsibilizazio publikoko arloak landuko dira.
Gainera, 2018an Foru Administrazioaren baitan gauzatutako proiektuak aurkeztuko dira eta aurtengo prebisioa, non inbertsioen txostena emanen da ezagutzera. Esaterako, Nafarroako tunel sarean landutako estrategien datuak ezagutaraziko dira.
Azkenik, Nafarroako Administrazioan eta tokiko entitateetara zabaldutako kontsumo eta sorreraren controlaren gaineko plataformaren ezaugarriak aurkeztuko dira.