Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 300.000 euroko diru-laguntzak zuzenduko ditu Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programarako eta gizarte zein bizitegi arloko ekintzetarako
2019ko maiatzaren 24a
Nafarroako Gobernuak 300.000 euroko diru-laguntzak zuzendu ditu Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programarako eta gizarte zein bizitegi arloko ekintzetarako
Irabazi asmorik gabeko entitateek ekainaren 4a arte eska ditzakete
Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bidez, irabazi asmorik gabeko entitatei zuzendutako diru-laguntzen deialdia abian jarri da. Helburua da, Gizarte Integraziorako programaren barne alokairuko etxebizitza publikora sarbidea duten familiei laguntza profesionala ematea ahalbidetzea. Baita eremu behartsuetan bizikidetza hobetzeko gizarte zein bizitegi arloko jarduketak ere.
Maiatzaren 14an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdia 300.000 euroko da eta eskaerak aurkezteko epea ekainaren 4an bukatuko da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)