Descárgate la app
Zaharberritzeko Bulegoak finantzatzeko 1.059.000 euroko diru-laguntzak onartu dira
2019ko maiatzaren 23a
Zaharberritzeko Bulegoak finantzatzeko 1.059.000 euroko diru-laguntzak onartu dira
2019an, sei bulegotako langileen gastuak ordainduko dira
Nafarroako Gobernuak, atzoko bileran, Eskubide Sozialetako Departamentuak milioi bat euro pasatxo (1.059.670,75 euro) emateko baimena onartu zuen, 2019. urtean zehar Zaharberritzeko sei Bulegotako langileen gastuak finantzatzearren: Iruña (199.082,46 euro), Iruñerria (213.122,55 euro), Tafallako eskualdea (224.810,40 euro), Lizarra (213.122,55 euro), Sakana (85.116,72 euro) eta Tutera eta eragin-eremua (120.117,31 euro). 2019rako emandako diru-laguntza hiru hilabetez behin ordainduko da, justifikatzeko dokumentazioa aurrez aurkeztuta.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).