2019ko maiatzaren 22a

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren araudia aldatu da

Eskolaren izendapenari, bere jatorriari eta hizkuntza inkusiboaren erabilerari eraginen die aldaketa horrek

Gobernuak gaurko bilkuran onetsi du, foru dekretu bat zeinaren bidez, 2005ean sortutako Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolaketa eta Funtzionamendu Araudia aldatu den. Araudi hori denbora pasa ahala deseguneratuta geratu baita.

Honakoak dira aldaketak: Eskolaren izendapena eguneratu da, eta orain Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola du izena; jatorria ere eguneratu da: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren menpean egotetik Barne-Zuzendaritza Orokorrekoa izatera pasatuko da.

Halaber, hizkuntza ez inklusiboa zuzentzeko araudi horrek aipatzen dituen kargu ezberdinei buruzkoak diren hitzak eta adierazpenak aldatu dira.