2019ko maiatzaren 22a

Herri-lursailen desafektazioak baimendu dira Ablitas, Cabanillas eta Lodosan

Ablitasen eta Cabanillasen parke eolikoak jarriko dira; Lodosan, berriz, dorre eolikoa

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran onartutako hiru akordioren bitartez herri-lursailen desafektazioak baimendu dira Ablitas, Cabanillas eta Lodosan. Lehen bi kasutan, parke eolikoak instalatuko dira eta Lodosan neurketa eolikorako dorrea.

Ablitasen, herri-lurreko 306.373 m2 desafektatuko dira, “Eólica Ablitas, SLU” enpresaren esku uzteko, Ablitas I eta Ablitas II parke eolikoak instalatzeko. Lagapenaren epea 30 urtekoa da. Emakidadunak Udalari urtean 87.692 euroko (gehi BEZa) kanona ordaindu beharko dio, eta hori urtero eguneratuko da KPIren arabera.

Cabanillasen, berriz, herri-lurreko 381.019 m2 desafektatuko dira, “Eólica Valdetellas, S.L. Unipersonal” enpresari emateko, Cabanills II parke eolikoa instalatzearren. Lagapenaren epea 20 urtekoa da, eta 5 urteko bi denboraldika luzatu ahal izango da. Emakidadunak Udalari 2.200 euro ordaindu beharko dizkio abian jarritako MW bakoitzeko, gehi dagokion BEZa. Kanona urtero eguneratuko da KPIren arabera.

Azkenik, Lodosan, 1.135 m2 hartuko dra, “El Oliado” parajean kokatutakoak, eta “Eólica Lodosa, SL” enpresaren esku utziko dira neurketa eolikorako dorrea jartzeko. Lagapena 20 urtekoa izango da, eta bost urteka luzatu ahal izango da (elkarren segidan), gehienez ere 30era bitarte, Lodosako Udalak aurrez baimena emanda eta Nafarroako Gobernuak horrela onartuta. Emakidadunak Udalari urtean 700 euroko kanona ordaindu beharko dio.