Osasunari harrera eginen dio Barkos Lehendakariak arratsalde honetan

Osasunari harrera eginen dio Barkos Lehendakariak arratsalde honetan

Nafarroako Jauregiko harrera zein Osasunak balkoitik eginen duen agurra Navarra.es webgunean jarraitu ahal izanen da zuzenean

2019/05/21

Osasunako jokalariak atzo gauean Gaztelu Enparantzan igoera ospatzen. 

Bart Osasuna gizonezkoen Lehen Mailara igo ostean, Nafarroako Gobernuak arratsalde honetan harrera ofiziala eginen dio lehen taldeari.

Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakariak, 18:00etan hartuko du Osasuna Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Jarraian, jokalariak Jauregiko fatxada nagusiko, San Ignacio hiribidera ematen duen balkoira aterako dira zaleak agurtzera.

Nafarroako Gobernuak harrerako bi uneak, bai Tronu Aretokoak zein jokalariek balkoitik eskainiko duten agurraren irudiak, zuzenean eskainiko ditu Youtubeko kanalaren bitartez.

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012 eta 012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 15:00ak artean
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere