2019ko maiatzaren 20a

Altsasuko enplegu agentzia berria astelehenean, maiatzak 27, Iruñeko Etorbidean irekiko da

Toki aldaketa dela eta, bulegoak Gartzia Ximenez plazan, ostirala honetan, 13:30ak arte arreta emanen du eta leku berrian, aldiz, astelehenean, maiatzak 27, goizeko 10etatik aurrera
Altsasuko enplegu agentziaren leku berria.
Altsasuko enplegu agentziaren leku berria.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Altsasuko enplegu agentzia lekuz aldatuko da eta hurrengo astelehenetik aurrera (maiatzak 27), bere zerbitzuak Iruñeko Etorbidean eskainiko ditu, Suhiltzaile eta Foruzaingoen egoitzen ondoan.

Leku aldaketa dela eta, Gartzia Ximenez plazan kokatuta dagoen bulegoan arreta emanen du,  ostirala honetan, maiatzak 24, 13:30ak arte. BM supermerkatutik sarbidea duen bere egoitza berria, aldiz, hurrengo astelehenean, maiatzak 27,  irekiko da,  goizeko 10etan.

Ordutegi horietatik at enplegu-eskaera txartela berritu behar duten pertsonek 948 012 012 / 012 telefonoa, www.empleo.navarra.es edo Nafar Lansarek Google Play eta App Store-n duen mugikor aplikazioaren bidez, egin dezakete.

Nafar Lansarek, Ondareko Zerbitzuarekin Nafarroako Gobernuarena den bidezainen etxe zaharra egokitzen ari da, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) finantzatu duen (Modernizazio Plana) aurreikusitako 680.000 euroko inbertsioarekin.

Agentziaren orain arteko egoitza alokairuan dago, halaber, hurrengo astetik aurrera izanen duen bulego berriak zerbitzu gehiago eskainiko ditu, hala nola, prestakuntza gelak, enpresei arreta emateko zein hautaketa prozesuak egiteko bulegoak, eta enpleguaren inguruan kudeaketak ordenagailuz egiteko leku publikoa. Nafar Lansarek  (lan aktibazioa, enplegu eskaintza eta prestakuntza) eta bertan, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak diru-emate zein diru-laguntzak kudeatzen dituenez, egoitza berrian  tokiak elkarbanatuko dituzte.