Descárgate la app
Hezkuntza-inklusioa hobetzeko PROEDUCAR-HEZIGARRI programan izena emateko epea zabalik da
2019ko maiatzaren 16a
Hezkuntza-inklusioa hobetzeko PROEDUCAR-HEZIGARRI programan izena emateko epea zabalik da
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak PROEDUCAR-HEZIGARRI progamaren deialdian izena emateko epea zabaldu du. Programa honek eskola-porrota desarregaraztea eta garaia baino lehen eskolak utz ez dadin lortzea du xede, era horretara ikasle guztien hezkuntza-inklusioa sustatuz. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek maiatzaren 31 bitartean aurkeztu ditzakete eskaerak.
2017-20 Aniztasunaren Arretarako Plan Estrategikoan sartutako programa honen bitartez ikastetxe bakoitzeko ikasle guztien aniztasunari arreta emanen dion berezko proiektu malgua sortu ahal izango du Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean. Fase ezberdinetan inklusioa bermatzeko ekintzak, familien parte hartzea, ikastetxearen bizikidetza zein konpetentzien gaineko berrikuntza metodologikoak landuko dira. Guzti hori, ikasleen errendimendua hobetu eta eskola-porrotarekin eta absentismoarekin lotutako faktoreak identifikatu zein ikasgelan eta ikastetxean bizikidetza giro baikorra lortzeko helburuarekin.
2019-20 ikasturterako Hezkuntzak 40 ikastetxe aukeratuko ditu, eta horiek jada programa garatzen ari diren beste 40 ikastetxeei gehituko zaizkie. Ikastetxe horiek, hasi berriak direnak zein programan dihardutenak, esperientzien trukea eta formazioa jasotzeko lan sareetan parte hartuko dute.
Gainera, programan parte hartzen duten ikastetxeei, Departamentuak berak modu jarraian laguntza jasoko dute hezitzaileen eskutik, baita aholkularitza eta behar izanez gero kanpoko adituen laguntzak ere.
Epe luzerako apustua
PROEDUCAR-HEZIGARRI, eskola-porrota eta eskola-husteari aurre egitea helburu duen Departamentuaren programak, Europako Gizarte Funtseko eta Hezkuntza Ministeritzako abala du. Hala, Orientazio eta Errefortzuaren programaren bitartez, Nafarroara lau milioi euro baino gehiago bideratu dira, eta indartze hori Aniztasunaren Arretarako Plan Estrategikoaren garapenean gauzatu da. Hala, aldaketak ezarri dira metologian zein antolaketan ikastetxeetan ikuspegi inclusivo batetik hobekuntzak ezartzeko. Azken finean, PROEDUCAR-HEZIGARRI programak ikasle guztientzako kalitatezko zein berdintasunezko hezkuntza eta inklusikoa ematea bermatzen du. Hots, ikasle guztien eta informazioaren eta ezagutzaren gizartearen beharrei kalitatezko hezkuntza publikoa.