Descárgate la app
Gobernuak, ENHOLek sustatutako Ablitas eta Cabanillaseko parke eolikoak aldatu ditu
2019ko maiatzaren 15a
Gobernuak, ENHOLek sustatutako Ablitas eta Cabanillaseko parke eolikoak aldatu ditu
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran bi akordio onetsi ditu, zeinen bidez, ENHOLek sustatutako Ablitas eta Cabanillaseko parke eolikoak aldatu diren.
Ablitas I.goan, zehazki, haize-sorgailuak 7tik 4ra murriztu dira, instalatutako 14MWko potentzia mantentzen, baliabide eolikoa hoberto aprobetxatzen duen teknologia berria aplikatuz eta ingurumen-eragina murriztuz. Bestetik, Ablitas II-an, Estatuko Aireko Segurtasun Agentziako Aireportu zein Aireko Nabigazioko Zuzendaritza Orokorrak (AESA) eskatuta, aerosorgailu bat mugitu da.
Cabanillasen, aldiz, parke eolikoaren hustuketa lerroa aldatu da, eta Tuterako ekialdeko sahiesbidetik aireko lerro bat eraikiz bide publikoetan barna, tradiziozko baratzen eremua zeharkatzea sahiestuz. Halaber, Cabanillaseko industrialdetik parkerako sarbidea hobetuko da.